/ Aktualitatea / Turismo / 2 milioi euro, Tolosaldean turismo jasangarriko proiektuak garatzeko
Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak, Javier Hurtado sailburuaren eskutik, joan den ostiralean aurkeztu zituen Euskadiko Jasangarritasun Turistikoko bigarren Lurralde Planerako onartutako proiektuak. Plan hori datozen urteetan gauzatuko da, Europako Next Generation funtsekin.
Plana garatzeko 33,9 milioi euro ditu banatuko dira, eta 12 proiektu garatzea aurreikusten da: Helmugako Jasangarritasun Turistikoko 10 plan eta Enogastronomiako Turismo Plan Nazionalaren parte diren beste bi proiektu.
Horien artean dago Tolosaldea Garatzen garapen agentziak, prozesu parte hartzaile baten ondotik, aurkeztutako proposamena, Tolosaldeko Jasangarritasun Turistikoaren Plana garatzeko.
Eskualdeak 1.980.400 euro jasoko ditu, Hernio-Gazume KBEko eta Aralar Parke Naturaleko interpretazio zentroak, Tolosaldea oinez eta bizikletaz proiektua, mugikortasun turistikoaren azterketa eta konponbideen proposamena garatu, eta digitalizazio eta adimen turistikoaren plana hobetzeko. Proposamen honen oinarria 2021ean garatu zen Tolosaldeko Marketin Plana eta plan honetan parte hartu zuten turismo eragileen proposamenak dira.
Hain zuzen ere, proiektu horien helburuak bat datoz Euskadirako Jasangarritasun Turistikoko Lurralde Planekoekin: helmugen modernizazioan eragitea da xedea, modu eraldatzailean, lurralde-kohesioa eta garapen turistiko orekatua indartuz, eta Euskadiko Turismoaren Kode Etikoaren babespean.
Laster, eskualdean garatuko diren proiektuen inguruko xehetasun gehiago emango dira ezagutzera.
INFORMAZIO GEHIAGO