/ Aktualitatea / Emprendimiento / 28 enpresa sortu dira 2021ean, Tolosaldea Garatzenen laguntzarekin
Aztertutako proposamen horietako 28 jarri ziren martxan garapen agentziaren laguntzari esker, eta beste bik aurtengo lehen hiruhilekoan emango dute alta. Hortaz, horrek esan nahi du artatutakoen %22ak jarri duela martxan bere enpresa ekimena.
28 enpresa sortu arren, 32 izan dira ekintzaileak, enpresa batzuk Sozietate Mugatu edo Ondasun Erkidego gisa sortu baitira. Ekintzaile horien profilari dagokionez, honako datu hauek azpimarratu daitezke:
28 proiektu horiek abian jartzeko guztira egin den inbertsioa 1.095.616,48 eurokoa izan da, proiektu bakoitzeko 39.129,16 euro, batez beste. Horrek, zuzeneko 48 lanpostu sortu ditu, batez beste enpresa bakoitzeko 1,7 lanpostu, alegia.
Inbertsioaren gehiengoa talde sustatzaileen ekarpen propioa izan da: 670.616,48 euro, %61,2. Gainerakoa, finantza erakundeetatik eskuratutako maileguei esker egin ahal izan da: 425.000 euro inguru.
Honakoa da enpresen sailkapena, jardueraren arabera:
Tolosaldea Garatzenek doako informazio- eta aholkularitza-zerbitzua eskaintzen du, eskualdean enpresa ekimen berriak hasteko interesa duten herritarrentzat, bideragarritasun eta finantziazio aukerak landuz. Interesa izanez gero: 943654501 telefono zenbakira deitu deitu zubeldia@tolosaldea.eus helbidera idatzi Lehiberri Zentrora gerturatu. |