/ Proiektuak / Empleo / ‘Josi ta josi’
Laneratzeko zailtasunak dituzten kolektiboetako pertsonen formazioa indartu eta lan aukerak sustatzeko helburua du ‘Josi ta josi’ egitasmoak. Tolosaldea Lab, eskualdeko Enpleagarritasun eta Inklusio Mahaiko sei erakundek osatu dute proiektua, elkarlanean.
Joskintzaren inguruko formazio teknikoa emango da, gerora sektore horri lotutako aukera profesionalak sortzeko.
Lan-merkatuarekiko harremana, talde lana eta alor profesionala garatzen irakatsiko da: lidergotza, kudeaketa, sormena...
Formazioaren ondoren, 40 orduko praktikaldia egin beharko da eskualdeko enpresaren batean, ziurtagiria lortzeko.
Banakako orientazioa eta laneratzeko laguntza ere eskainiko zaie parte hartzaile guztiei.