/ Aktualitatea / Empresa / Foro Lehiberri / Talentuaren kudeaketan eskualdeko errealitatea ezagutzeko jardunaldia, Lehiberrin
Zein da talentuaren eta pertsonen kudeaketaren egungo egoera eta nola eragin du Covid-19ak? Nola ari dira honi aurre egiten Tolosaldeko enpresak? Zein proiektu garatzen ari dira honen inguruan?
Galdera horiek erantzungo ditu, urriaren 22an, ostegunez, 10:00etan Lehiberri Zentroan egingo den “Talentua eta pertsonen kudeaketaren egungo egoera” jardunaldiak. Ordu t’erdiko saioan, Talentuaren egungo egoeraren eta erronken inguruan hitz egingo da, eta eskualdetik eta, zehazki, Lehiberritik, nola jorratzen ari den azalduko da.
Eskualdeko enpresek abiatutako hainbat proiekturen berri ere emango du saioak. Besteak beste, Jamai, Spanset eta Casa Eceiza enpresek beren testigantzak emango dituzte.
Honako formulario hau betez erregistratu ahal izango da saioan: https://forms.gle/yaA7XDCjoso9Pj14A
*Lehiberri Zentroan gehienezko aforoak eta segurtasun neurriak mantentzea bermatzen da.
Irekiera.
Tolosaldea Garatzen agentziako lehendakaritza.
Talentua eta pertsonen kudeaketa gaur egun: Covid-19 baino lehen, Covid-19aren baitan, Talentua Etorkizunean
Iñigo Ugarte, ieTeam Consultores enpresako zuzendaria.
Tolosaldearen esperientzia eta erronkak arlo honetan
Aimar Arzelus Telleria, Tolosaldea Garatzeneko Enpresen sustapen eta lehiakortasunerako arduraduna.
Enpresen testigantzak:
Jamai, Spanset eta Casa Eceiza.
Mahai ingurua: Pertsonen kudeaketen erronkak etorkizunera begira.
ieTeam-ek dinamizatuta.
Galderak eta erantzunak.
Itxiera