Ekintzailetza garatzen
Elikagaiak prestatzeko, aurkezteko eta merkaturatzeko gunea da Irakin, Anoetako Abraham Olano kiroldegian dagoena. Elikagaiak bildu eta eraldatzeko tokia da. Ekoizleek euren produktuak saltzeko txoko bat izango dute eta sukaldean elikagai horiek eraldatuko eta salgai jarriko dira. Bertan ekoitzitakoa erregistratu, ontziratu eta banatzen da. Herriko ekonomian eragitea, lanpostu zuzenak sortzea eta tokiko elikadura katea indartzea dira, besteak beste, proiektuaren helburuak.