/ Proiektuak / Turismo / Tolosaldeko Turismo Jasangarriaren Plana
Tolosaldeak 2 milioi euroko diru-laguntza jaso du, Europako Next Generation funtsekin Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak osatutako Euskadiko Jasangarritasun Turistikoko bigarren Lurralde Planeko proiektuak garatzeko. Tolosaldeko Jasangarritasun Turistikoaren Planean biltzen dira proiektuok. Tolosaldea Garatzenek garatu du, udalekin eta sektoreko eragileekin batera egindako prozesu parte hartzaile baten ondotik, eta oinarria 2021ean egindako Tolosaldeko Marketin Plana izanik.
Ondare eta natura baliabideak modu jasangarrian aintzat hartuta, Euskadiko eta Espainiako sistema turistikoan hobeago integratu nahi da Tolosaldea, turismoa desestazionalizatzen, deskontzentratzen eta errenta turistikoa banatzen laguntzeko. Tolosaldea aukera-gune bihurtu nahi da, bertako biztanleen bizi-kalitatea hobetzeko eta lan-aukerak sortzeko.
Eskualdearen bereizgarrien bidez, Euskadiko eskaintza turistikoaren barruan ikusgarritasuna eta ezagutza indartzea.
Tolosaldearen garapen sozioekonomiko eta jasangarria sustatzea, kalitatezko enpleguaren eta digitalizazioaren bidez.
Komunikazio euskarri guztiak posizionamendu berrira egokitzeko urratsak definitu eta lehenestea.
Euskadi mailan, turistikoki gastronomia eta natura alorretan duen erreferentzia indartzea.
Euskadiren bihotzean, hiriburuetatik eta kostaldetik hurbil duen kokaleku pribilejiatuari etekina ateratzea.
Euskal nortasun eta kultura balioan jartzea, bisitariari ezagutza eta horiekiko errespetua adieraziz.
Euskadiko benetako landa eremua ezagutzera eman eta gerturatzeko esperientziak eskaintzea eta balioan jartzea.
Potentzial turistiko handieneko herrien inguruan eskaintza ordenatu bat sortzen lagunduko duen irudi bat finkatzea.
Xede publikoen eta posizionamenduaren araberako produktu eta esperientzia turistikoak garatzea.
Jasangarritasunaren sustatzaile izatea, turismo jasangarriko helmuga turistiko gisa posizionatzeko eta Euskadiren posizionamenduan laguntzeko.
Gaur egun, Fagus-Alkiza, Hernio-Gazumeko Interpretazio Zentroa, Alkizako udaletxeko ganbaran dago. Alkizako Udalak plazan kokatuta dagoen Erretore Etxea erosi du eta bertan kokatuko da interpretazio zentro berria, bisitariei eskainiko zaizkien zerbitzu ezberdinen artean. Proiektu honekin, interpretazio zentroa kokapen berrira eraman, bisitariari zentroaren bisita erraztu eta eskaintza erakargarri bat izatea lortu nahi da.
Proiektu honekin, Aralarko Parke Naturalaren Interpretazioaren atalean sakondu nahi da tresna digitalen bidez, berez guztiontzat irisgarria ez den Arritzagako bailara zoragarria bisitari guztiei gerturatu eta Ierabizkar errotaren bisita aberasteko.
Honetaz gain, biodibertsitatea hobetu eta zabalkundean laguntzeko, mendi ibilbideen inguruetan berreskuratu daitezkeen hezeguneak, basoak edo fauna eta floraren habitatak aztertuko dira.
Gaur egungo bide eta eskaintzaren diagnosia egingo da, eta hori hobetzeko ekintzak zehaztu: mendi bideen sarea, bide berdeak, BTT ibilbideak, atsedenlekuak…
Auto pilaketak ematen diren eremuetan irtenbideak lantzea, autokarabana guneak sortzea, ibilgailu elektrikoen karga guneak, oinez mugitzeko erraztasunak, bizikleta sistemak, e.a. dira azterketa horretan jorratuko diren puntuak.
Baita liburuxka digitalak, eskualdeko eragileekin partekatutako sare sozialen eta edukien plangintza, online publizitatea edo ikus-entzunezkoen garapena ere…
Tolosaldeko turismo bulegotik eskualdeko eskaintzara eta ondarera gerturatzeko errealitate birtualeko tresnak ezartzea.
“Social listening” edo entzute aktiboaren jarraipenerako tresnak ezarriko dira, inzidentzia eta abisuak kudeatzeko tresnak, e.a. Helmugaren kudeaketa adimendunean sakondu eta hobekuntzak planteatzeko sistema sortu nahi dira
Bernardo Atxaga euskal idazlearen mundu literarioan oinarrituta, Asteasun kokaturiko ibilbide hau dinamizatzeko helburuarekin, helburuko publiko ezberdinetara bideratzeko ekintza berriak proposatu nahi dira.
Espainiako Gerra Zibilean Andatza mendilerroan sortutako defentsa-sistema izan zen. Eusko gudariek 34 egunez geldiarazi zituzten erreketeak, ia armarik gabe, Aduna, Zizurkil, Asteasu eta Larraul inguruan.
Nekazaritzari lotutako piezak nagusi diren arren, erlijioa, merkataritza, kirola, gerra edota festari lotutako elementuak ere badaude. Museoan hobekuntzak txertatu nahi dira, esate baterako, bisita autogidatua egiteko aukera ezartzea.
1990eko hamarkadan argitaratutako umorezko eleberrian oinarrituta, ibilbidea garatu nahi da Hernialde eta Alkizako lurretan barrena. Tolosaldeak berebiziko garrantzia izan du euskararen irakaspenean, batik bat, landa-eremuko baserriek. Zentzu horretan, euskaldunberrien bizipenetan landa eremuak izan duen papera balioan jarri nahi da.
Baliabide turistikoak aztertzerako orduan, MICE edo aisialdiko segmentuan sar daitezkeenak ere aztertu nahi dira. Bestalde, Tolosako Plaza Zaharrean kokatuta dagoen eskualde mailako turismo bulegoa irisgarriagoa egiteko ekintzak burutu nahi dira. Turismo baliabideen seinaleztapena ere hobetu nahi da, azken finean, hauetara iristeko erraztasunak eman nahi zaizkio bisitariari.
Zuhaitz parkea berritu nahi da, eta Txindokiko Mariren figura indartzeko ekintzak gauzatu.
Larraitzen kokatuta dagoen parkean ibilbideak eta harrera-gunea hobetu nahi dira, korrikalariei dutxa, komun eta takila zerbitzua eskainiz.
Garai bateko erroten funtzionamenduarekin eta artzaintzaren tradizioarekin lotuta, bi produktu horien inguruko xehetasunak ezagutzeko eta ekoizpen moduetara gerturatzeko esperientzia gastronomikoak diseinatu eta sortu nahi dira.
Auzolanean sortutako herri proiektua da Oihan Txiki kooperatiba. 1753 ardik osatzen dute gure artaldea, hau Gipuzkoako latxa artalde handiena izanik, eta gazta mota ugari ekoizten dituzte. Ustiategia bisitatzeko esperientzia sortzearekin batera, Orexako elikagaien salmenta, dastatze eta erakusketa gunea jarri nahi dira.
Aduna sagardogintzari lotutako herria da, sagar ekoizle hainbat izateaz gain, bi sagardotegi ere badituelako. Garrantzia hori balioan jarriko duten esperientzia gastronomikoak diseinatu eta sortu nahi dira.
Tolosako gozogintza eta Tolosako Babarruna balioan jarriko duten esperientzia gastronomikoak diseinatu eta sortu nahi dira. Tolosako Azokaren dinamizaziorako bisitariei begirako ekintzak antolatzea ere aurreikusten da.