/ Proiektuak / Enpresak / BELAUNALDI ERRELEBOA
Belaunaldi-erreleboa berehalakoa da EAEko enpresa-sarean. Horrenbestez, enpresetako taldeen zahartzearen erronkari aurre egiten lagunduko dioten tresnak behar dira, erreleboari lotutako trantsizioak lehiakortasuna galtzea eragin ez dezan. Ekimen honen bidez –Lanbidek sustatuta, Innobasque - Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin lankidetzan–, enpresa txiki eta ertainei beren plantillen bizi-zikloari aurrea hartzen, planifikatzen eta kudeatzen lagunduko dien prozesua erraztu nahi diegu.
Doako laguntza-zerbitzu espezializatua enpresa txiki eta ertainentzat, beren plantilletan edo, zehatzago, beren negoziorako kritikoak diren zenbait lanpostutan belaunaldi-erreleboa arrakastaz jorratzeko, ezagutza modu egokian transferitu eta plantillan gera dadin.
50 orduko aholkularitza pertsonalizatua.
Kosturik gabe.
10 eta 249 langile arteko Euskadiko ETEei zuzenduta.
Zerbitzuak 6 hilabeteko iraupena izango du gehienez,.
Zerbitzuan zehar planteatutako ekintza bat ezarriko da gutxienez. Zuk erabakitzen duzu.
Zure negozioko prozesu kritikoak eta horietan parte hartzen duten pertsonak zeintzuk diren zehazteko diagnosi azkarra.
Zure beharrak Lanbideren prestakuntzako, enplegua mantentzeko eta kontratazioko tresna publikoekin lotzeko aholkularitza pertsonalizatua.
Aukeratzen dituzun taldeko pertsonei zuzenean laguntzea, dituzten eta galdu ezin dituzun ezagutzak eta esperientziak zure enpresan jarrai dezaten.