Kontsumo arloko gaien inguruan kontsumitzaile eta erabiltzailen informazio-beharrari erantzuteaz gain, haiek defendatu, babestu eta hezten ditugu. Udal zerbitzu publikoa eta doakoa da.
Kontsumitzaile eta erabiltzaileen zalantzak argitzen ditugu presentzialki –Tolosan, Ibarran eta Amasa-Villabonan– nahiz telematikoki –emailez eta telefonoz–.
Kontsumo alorreko erreklamazio, kexa eta salaketak bideratzen laguntzen dugu. Gatazkak konpontzeko bitartekaritza eta orientazio juridiko-legala ere ematen ditugu.
Dibulgazio lana egiten dugu, ikastaro eta hitzaldiak eskainiz, herritarrak informatzeko eta babesteko, produktu edo zerbitzuak eskuratzean kontzienteago izan daitezen.
Kontsumo Bulegoarekin harremanetan jarri aurretik, beharrezkoa da arazoa izan duzun enpresari erreklamazio-gutun frogagarria igortzea, gertatuakoa modu ahal bezain beste xehetasuekin adieraziz. Hau modu egokian eta garaiz egiten ez bada, baliteke ezin lagundu ahal izatea.
Artikulu honetan azaltzen dizugu nola idatzi erreklamazio-gutun frogagarri bat.
Hiru herritan eskaintzen dugu aurrez aurreko arreta zerbitzua, beti ere aurrez hitzordua hartuta. Ezin bazara gerturatu, bidali zure zalantza emailez edo utzi zure mezua telefonoko erantzungailuan, eta ahal bezain laster erantzungo dizugu.
Tolosa
Astelehenetik asteazkenera
09:00-14:00
Musika eskola
Rondilla Kalea, 34-B
Ibarra
Ostegunetan
09:00-14:00
Udaletxea
San Bartolome, 2
Amasa / Villabona
Ostiraletan
09:00-14:00
Udaletxea
Errebote Plaza, z/g
Kontsumitzaile edo erabiltzaile deitzen zaio azken hartzaile gisa produktu edo zerbitzuren bat erabiltzen duen pertsona fisiko edo juridiko orori (irabazi asmorik gabekoak soilik), baldin eta hornitzailea enpresa, komertzio edo profesional bat bada.
Arreta modu pertsonalizatuan emateko, kasu bakoitzaren dokumentazioa aztertzen da: kontratuak, eskriturak, aurrekontuak, fakturak, eskaintza komertzialak, araudia… Zure arazoari buruzko dokumentazioa eskatuko dizugu, beraz, prest izan ahal bezain guztia. Beste erakunde edo adituengana ere jotzen dugu kontsulta teknikoak egitera.
Behar den kasuetan, eskumena duten erakundeetara kexak, erreklamazioak edota salaketak igortzen dira: Ertzaintzara, Osasun Sailera, Industria Sailera, Arartekora, Espainiako Bankura, Elkargo Profesionalei, Kontsumobidera…
Kexa
Jasotako zerbitzuarekin konforme ez zaudela adierazteko modua da. Legezkoa denez tratu hori, ezin da erreklamaziorik jarri. Kexak desadostasun edo ezinegona baino ez du adierazten.
Erreklamazioa
Eskubideak apurtu edo hitzartutakoa bete ez dela frogatzen den unean, trukean zerbait eskatzeko jarraibidea da: aldaketa fakturan, bajan ematea, garantia aplikatzea, etab.
Salaketa
Jarduera kaltegarri edo okertzen jo eta arau-hauste bat egon dela ondorioztatzen bada, Ertzaintzaren edo botere judizialaren esku uzten da, zigorra aplikatu dezaten, edo ezingo balute, beren iritzia eman dezaten.
Gatazkak ebazteko judizioz kanpoko bidea hobesten dugu. KIUBetik eskaera egiten zaio enpresari, 14 eguneko epea emanez. Arazoa konpontzen bada, espedientea artxibatu eta hortxe amaituko da bidea; erantzunik ez bada, beste neurri batzuk hartzea aztertzen da.
Bitartekaritzak fruituak eman ez baditu, beste aukera batzuk daude:
Administrazio-bidea
Eusko Jaurlaritzako Kontsumoko Euskal Institutura (Kontsumobide) jotzen da.
Arbitraje-bidea
Bide estrajudiziala da. Administrazioak izendatutako arbitro talde batek ebazten du kasua, eta epai baten balio bera du. Horretarako, ordea, beharrezkoa da dagokion enpresa arbitraje-sistemara atxikita egotea.
Bide judiziala
Gehien erabiltzen den prozedura da. Auzitegietara bideratzen da arazoa. Kontsumo Bulegotik dokumentazioa nola idatzi eta aurkezteko aholkularitza ematen da.
Baimenik gabeko tarifa edo datu igoerak, fakturazio okerrak, kontratua ez errespetatzea edota kontratatutakoa ez eskaintzea, iraunkortasuna, bajan emateko zailtasunak...
Kontzesionario, tailer edo alokairu enpresekin arazoak: garantia ez betetzea, aurrekontu falta, konponketa okerrak, erreklamazio orrien falta...
Zoru klausulak, hipoteka gastuak, notaritza-, erregistro-, aholkulari- edo tasazio-gastuak; kreditu txartelak, swap-ak, baimenik gabeko ordainketak
Kontratu motak, tarifa ezberdinak, ezarritako prezioak, jokaera komertzial desleialak, mantenu gastuak, iraunkortasun arazoak, Bonu Soziala.
Bereziki online salmentarekin lotutako arazoak, garantia epeak ez errespetatzea, aldaketak, konponketak, uko egiteko eskubidea, atzerrira egindako erosketak...)
Obra edo birgaitze lanak, kontratuen iraupenak, eraiki berritako etxebizitzen garantia epeak, inmobiliaria zerbitzu desegokiak...
Aseguru-kontratuen polizen estaldurak, klausulen zehazgabetasuna, kalteak ordaintzean atzeratzea edo uko egitea...
Zerbitzua eman aurretik aurrekontu ez, hutsegiteak banaketan...
Ainhoa Orrantia naiz, zuzenbidean lizentziaduna eta kontsumitzaile-elkarteetako arbitro ordezkari gisa jardundakoa. Kontsumo alorreko zalantzarik baduzu, idatzi edo deitu, eta lagunduko dizut.