Tolosaldeko biztanleen –bizitza osoa bertan daramatenen, iritsi berri direnen eta iritsiko direnen– arteko bizikidetzan sakontzea dugu helburu, jatorri, genero, ideologia, arraza edo bestelako arrazoiengatik bazterkeriarik gabe. Horretarako hainbat esparrutan egiten dugu lan:
Eragile ezberdinen arteko koordinazioa bultzatzen dugu, eraginkortasuna lortzeko: erakunde publikoak, jatorri ezberdinetako herritarren elkarteak, emakume taldeak
Gizartean positibizazio bat bultzatzeko eta ahalduntzea sustatzeko ekintzak antolatzen dira: hitzaldiak, antzerkiak, erakusketak, proiekzioak, topaketak...
Laneratze aukerak areagotzeko eta kultura arteko ezagutza eta errespetua lantzeko, formazio saioak egiten dira kolektibo hainbatekin.
Ongi etorri programak ditugu martxan, eta tramite administratibo nahiz eskualdera egokitzeko bestelako zalantzekin laguntza eskaintzen dugu.
1998. urtean jatorri atzerritarra zuten 200 pertsona inguru ziren eskualdean; egun 3.000 inguru dira.
Nazionalitate ezberdinetako herritar daude gurean, gehienak, Latinoamerikarrak eta Magrebiarrak.
Egoiza-baimena dute EAEn bizi diren jatorri atzerritarreko 10etik 9 pertsonak, azken 20 urtean tasa %40 haziz.