/ Aktualitatea / Turismo / Badute data 2021eko Aktibatu! Jardunaldiek
Turismo sektoreko agenteentzat elkargune eta hausnartzeko ezinbesteko hitzordu bihurtu dira Aktibatu Jardunaldiak, berrikuntza sustatzea helburu izanik.
BiziBizikik antolatu ohi ditu jardunaldiak, Tolosaldea Garatzenen Turismo Sailaren, Tolosako Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babes eta laguntzarekin.
2021ekoa laugarren edizioa izango da, eta maiatzaren 4tik 6ra ospatuko da. Presentziala izateko apustua egin du antolakuntzak, beti ere, osasun eta segurtasun neurri guztiak bermatuz. Horrela, lehen bi egunak Tolosan egin ondoren, itxiera Chillida Leku Museoan egingo da aurten.
Aurtengo edizioaren gainerako xehetasunak datozen asteotan jakinaraziko dira, besteak beste, egitaraua eta izen-emate epeak.