/ Proiektuak / Turismo / Euskadi Familia Turismoa
Familia Turismoaren alorrean erreferente diren euskal enpresak biltzen dituen sarea da. Euskadi osoko 165 eragile inguruk hartzen dute parte, eta Euskadiko Familia-Turismo Planeko estrategiak eta akzioak modu bateratuan lantzen dituzte.
Hotelak, landetxeak, apartamentuak, kanpinak…
Jatetxeak, sagardotegiak, upategiak, erretegiak, tabernak...
Museoak, interpretazio zentroak, garraio enpresak...
Familia Turismoari buruzko norbere produktuetan laguntza teknikoa
Eskariari buruzko txosten eta datuak, erabakietan laguntzeko.
Proiektuan parte hartzen ez duten enpresengandik bereiztea.
Eusko Jaurlaritzak Familia Turismoari loturik argitaratzen dituen euskarri on eta off line, azoka, ekitaldi eta komunikazio kanpaina guztietan promozioa.
Familia Turismoko eragileekin harremana, elkarlanean eta modu espezializatuan produktuak modu konpetitiboagoan sustatzeko, eta formazio espezializatua jasotzeko.
Eusko Jaurlaritzak Euskadi Familia Turismora egokitzeko eskaintzen dituen laguntzak lortzeko aukera.
Zehaztutako daten barruan instalazioei, zerbitzuei, produktuei, gestioei eta bezero harrerei lotutako betebeharrak betetzea.
Eusko Jaurlaritzatik bultzatutako akzioetan kolaboratzea eta parte hartzea.
Euskadin Familia Turismoa indartzea eta komunitatea sortzea.