/ Aktualitatea / Empresa / 2021eko laguntza-plana aurkeztu die, Eusko Jaurlaritzak, Tolosaldeko enpresei
Eusko Jaurlaritzak gaur goizean aurkeztu die Tolosaldeko enpresei Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak enpresa txiki eta ertainentzako prestatutako 2021eko laguntza-plana. Tolosaldeako Garapen Agentziarekin elkarlanean antolatutako ekitaldia Tolosako Lehiberri Zentroan egin da, eta 25 enpresa baino gehiago bertaratu dira.
SPRI Taldeko Zuzendari Nagusi Aitor Urzelaik, Spri taldeko Empresa Sustapen zuzendari Aitor Cobanerak, Industriaren eta Energia Trantsizioaren zuzendari Mikel Amundarainek, BTI – Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren zuzendari Ainhoa Ondarzabalek, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari Iñigo Ansolak, Ihobe-ko zuzendari Alex Botok, eta Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendari Javier Plasenciak bakoitzari dagokion arloko programa zehaztu dute, enpresek beren beharretara ondoen egokitzen dena aurkitu dezaten.
2021eko enpresa txiki eta ertainentzako laguntza-planak 68 programa biltzen ditu —433 milioi euroko aurrekontuarekin—, kalitatezko enplegua sortuz ekonomia suspertzeko helburuarekin eta, bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoko garapen jasangarria ere kontuan hartuz. Laguntzen % 40 I+G+b programetara bideratuko da, baina, besteak beste, nazioartekotzeko, ekintzailetzarako, energia-kudeaketarako eta ekonomia zirkularrerako laguntzak ere emango dira.
INFORMAZIO GEHIAGO