/ Proiektuak / Energia Bulegoa / Energia Etxean / Inbertsio handiak
Zer egin neurrizko kontsumo bat izan eta etxeko tenperatura egokia izan dadin.
%30 eta %40 artean aurrez daiteke. Horrela, energia gutxiago beharko da gelak berotu edo hozteko, eta fakturan aurreztuko da. Kondentsazio arriskuak ere gutxitzen dira. Kanpoko itxitura opakoen eta kristalezko itxituren kalitatearen araberakoa da.
Hormetan isolatzaile termikoa jarri: kanpoan, barruan edo injektatuta.
Habeak edo arrastrelak isolatu edo teilak isolatzaile termikoari pegatu
Isolatzaile termikoa jarri kanpoko tenperaturekin kontaktuan dauden eremuak.
Eskailera, igogailu eta eskailera-buruetan isolamendu termikoa jarri.
Transmisio-faktore termikoa 1,40 W/m2 edo txikiagoa izatea da onena. Tenperatura ezberdinetan dauden bi giro banatzen dituzten elementuetatik pasatzen den bero fluxua da: gero eta zenbaki txikiagoa izan, hobe.
Punturik ahulena dira, bertatik ematen da galerarik handiena. PVC, poliuretano edo egurra erabiltzea gomendatzen da, isolatzaile gisa; beira bikoitza jartzeak ere laguntzen du.
Etxebizitza eta eraikinetako energia-eraginkortasuna areagotzeko helburua duen Etxebide, Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitzaren Euskal Zerbitzuaren plana da. Laguntza-programak garatzen ditu horretarako.
Espainiako Gobernuaren IDAE Institutuak, Etxebizitzak birgaitzeko ematen dituen diru-laguntzak dira.
Informazio gehiagoBi sistema mota daude: berehalakoa eta metatzekoa. Berehalakoek txorrota irekitzen dugunean berotzen dute ura, galdara une horretan piztu eta itzaliz. Horrek kontsumoa handitzen du. Metatzekoak eraginkorragoak dira, ur beroa gordez kontsumoa zentralizatzen duelako eta galdara ez delako behin eta berriro piztu eta itzaltzen.
Erabilera oso hedatua ez dagoen arren, gero eta gehiago erabiltzen den garraio mota da; etorkizunera begira hazkunde handia aurreikusten da, gainera. Kostua altua da, eta badira kontutan hartu beharreko zenbait gauza.
Hori da gama arrunteko auto elektriko baten balioa, bataz beste. Horri, bateriaren kostua gehitu behar zaio, beste 1.500-2.000. Etxean kargagailua ere instalatu behar da, gehienez 1.000 euroko kostua gehituz.
Hiri barruan ibiltzeko aproposak dira. Hala ere, 400 kilometrora arteko autonomia duten modeloak sortzen hasi dira.
Erdia baino gutxiago gastatzen da, nahiz eta aldakorra izan daitekeen, bateriaren tamainaren edo kontratatutako elektrizitate tarifaren arabera. 300 kilometrorako bateria kargatzeak 2 euroko kostua du gutxi gora behera; dieselaren kasuan 5-6 euro ordaindu behar dira; gasolinarentzat, berriz, 7-8.
Auto elektriko baten mantenua, erregai bidezko auto baten mantenua baino %25 merkeagoa dela kalkulatzen da.
Hiri eta herrialde hainbatetan, deskontuak aplikatzen dituzte, ibilgailuen zergetan, aparkalekuetan, edo karga puntuetan.