/ Proiektuak / Energia Bulegoa / Energia Etxean / Energia eraginkortasunaren ziurtagiria
Eraikin osoaren edo zati baten azterketa egiten da, konfort egoeran (20ÂșC neguan) edukitzeko behar den kontsumo maila neurtuz. Hala nola, eraikinaren instalazioek isurtzen duten karbono dioxido kopurua neurtuko da, baita fatxada, argiztapen zein berokuntzarako instalazioen ezaugarriak aztertu ere. Modu horretara, energia ez berriztagarriaren kontsumoa neurtu daiteke, behar energetikoak zeintzuk diren jakiteko.
Baimendutako teknikari batek: ingeniariak, ingeniari teknikoak, arkitektoak edo aparejadoreak. Euskal Autonomia Erkidegoko energia-eraginkortasun ziurtagirien erregistroa Energiaren Euskal Erakundeak kudeatzen du.
Emaitza horietan oinarrituz, A mailatik G mailarako puntuazio bat ematen zaio eraikin bakoitzari, A hizkia jarrita eraginkortasun handieneko eraikinei, eta G gastu handiena eskatzen dutenei. Ondoren, eraikin hainbaten kontsumo energetikoa balioan jarri eta alderatzeko aukera ematen du.
Bai. Hartutako neurriek eta errehabilitazioek eragin zuzena dute energia gastuekin. Are gehiago, kalkulatzen da E mailatik D mailara pasatzean %50-60 artean aurreztu daitekeela kontsumo energetikoa.
Bai, legez zehaztuta dago. Are gehiago, saldu edo alokatzeko diren eraikinen jabeek ziurtagiria egiteaz gain, erosle edo maizterrek eskubide osoa dute informazio hori jakiteko. Ez erakustea arau-hauste arintzat jotzen da, eta 300 eta 600 euro arteko isuna ezartzen da. Ziurtagiririk ez egitea edo informazioa faltsutzea, berriz, 600 eta 6.000 euro arteko isunekin zigortzen da.
Energia Eraginkortasun Ziurtagiriak 10 urterako balioa du eta Eusko Jaurlaritzaren datu-basean erregistratuta egongo da denbora tarte horretan.
Eusko Jaurlaritzaren webgunean egin daiteke erregistroa. Deskargatu hemen urratsez urrats zer egin behar den zehazten duen liburuxka.