/ Proiektuak / Energia Bulegoa / Zer dakigu energiaz? / Energia berriztagarriak / Biomasa
Naturan berez azaltzen dena da, gizakiaren parte-hartzerik gabe. Adibidez, zuhaitzetako hostoen erorketa, zuhaitzetako adarrak.
Nekazaritza ekintzetan sortzen diren hondakinetatik: animaliak, kimaketa edo egurraren tratamendu prozesuak (papera egitea, zerratokiak…).
Bioerregaien ekoizpenera zuzendutakoak.
Landare-olioen, animalien gantzaren eta metanolaren nahasketarekin biodiesela lortzeko erabiltzen dira gehienbat. Glizerina ere sor daiteke horrela.
Bakterio anaerobikoen hartziduraren bidez, biogasa sor daiteke, metano kantitate altuari esker. Zabortegietan modu naturalean sortzen da, hiri-hondakin solidoetatik abiatuta. Modu kontrolatuan ere egin daiteke, edukiontzi handietan materia organiko askoko hondakinak erabiliz, adibidez, simaurra.
Mikroorganismoak azukre hartzigarriak dituzten produktuekin (artoa, garagarra, azukre-kanabera…) nahastean lortzen da. Bioetanola sortzen da horrela.
Mikroorganismoen eta bakterioen hartziduraren bidez, erregai gaseoso bihurtzen da, elektrizitatea eta beroa lortzeko.
Biomasaren deskonposizio termala.
Europa da Biomasa energia iturri gisa gehien erabiltzen duen kontinentea. Munduko 10 planta handienen artean, zazpi Finlandiakoak dira. Handiena, ordea, Ingalaterran dago. Polonia eta Estatu Batuetan daude beste biak.
Biomasa horren guztiaren %82 landareei dagokie; animaliak %5a dira, eta horien barruan sartzen dira gizakiak, biomasa kopuru osoaren %0,01.