/ Aktualitatea / Energia Bulegoa / EEEren laguntza berriak eraikinen birgaitzerako
Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) PREE 5000 programaren deialdi berria ireki du joan den urtarrilaren 13an, erronka demografikoa duten udalerrietan dauden eraikinen birgaitze energetikorako ekintzei diru-laguntzak emateko, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak (MITECO) bultzatuta.
PREE 5000 programaren helburua lehendik dagoen eraikuntzaren jasangarritasunari bultzada bat ematea da. Horretarako, inguratzaile termikoan aldaketak, jatorri fosileko erregaiekin sorkuntza termikoko instalazioen ordezkapena dira iturri berriztagarrietan oinarritutako sorkuntza termikoarekin (biomasa, geotermia, eguzki-energia termikoa, bero-ponpa) eta erregulazio eta kontroleko teknologiak txertatzea bultzatuko dira, baita argiztapenaren eraginkortasun energetikoa hobetzea ere.
Programa hau erronka demografikoa duten udalerriei zuzenduta dago, hau da, 5.000 biztanle arteko hiri-udalerriei eta 20.000 biztanle arteko hiri-udalerriak ez direnei, baldin eta beren biztanle-entitate berezi guztiak 5.000 biztanle baino gehiagokoak badira. Tolosaldearen kasuan, eskualdea osatzen duten udalerri guztiak sartuko lirateke, Tolosa eta Villabona izan ezik. Gainera, irizpide sozialaren bidez laguntza gehigarri bat ematen da kolektibo kalteberak bizi diren eta pobrezia energetikoa jasaten duten etxebizitza-eraikinetan egiten diren jarduketetarako.
Diruz lagun daitezkeen jarduerak honako hauek dira:
HEMEN kontsulta daitezke deialdiaren oinarriak eta nola izapidetu eskabideak, edo Tolosaldeko Energiaren Bulegoarekin harremanetan jarri gure formularioaren bidez.