Ekintzailetza garatzen
Arkitektura tekniko estudioa sortu du Ivan Imaz Garmendia billabonatarrak, eta Lehiberri enpresa haztegian kokatu du bere bulegoa hasiera honetan. Obra zuzendari eta arkitekto tekniko gisa aritu da lanean azken urteotan, besteak beste, Donostiako erdiguneko etxebizitza promozioetan. Proiektu hori amaitu berritan erabaki du bere estudio propioa zabaltzea. Arkitekturarekiko lotura, ordea, etxetik datorkio, lan honetan diharduen hirugarren belaunaldia baita berea: aitona Gipuzkoako Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargoko sortzaileetako bat izan zen, baita lehen lehendakaria ere. Ivan bera diruzain lanetan aritzen da gaur egun. Aita ere arkitekto tekniko izandakoa da. Hiru lan-lerro nagusi izango ditu Imaz Arkitektura Tekniko Estudioak: