/ Proiektuak / Ayuntamientos / Gurpilgunea, bizikletak konpondu, berreskuratu eta biziberritzeko gunea
Bizikletaren erabilera areagotzea ezinbestekoa da esualdean mugikortasun eredu jasangarri bat sustatzeko. Horretarako, ekonomia zirkularraren eredua oinarri izanda, bizikleta-berrerabilpen gune bat sortu dugu Tolosako Zumardi Handian, erabiltzen ez diren bizikletak eta horien piezak berreskuratu eta norbere bizikletak konpontzeko, edota salerosketa edo truke-gune izateko.
Bizikletak konpontzeko tresnak izango dituzu eskura
Ikastaro eta tailerrak antolatuko dira tarteka, ikasteko
Aditu baten aholku eta laguntzak jaso ahal izango dituzu
Bazkide izatea beharrezkoa izango da gunea erabiltzeko
Gurpilguneko tresneria erabiltzeko eta aholku zerbitzua jasotzeko, bazkide izan beharko da. Horretarako, idatziguzu formulario honen bidez edo idatzi info@zumardia.eus helbidera. Bazkidetza: 20 euro urtean.
Zabortegietan dauden edota erabiltzen ez diren bizikleta zaharrak berreskuratzea
Bizikletak konpondu eta bigarren bizitza bat ematea
Bigarren eskuko bizikleten erabilera sustatzeko konponketarako gunea sortzea.
Bizikleten mekanika ezagutzak areagotzeko tresnak eskaintzea
Bigarren eskuko bizikleta eta piezen salerosketa edota turke gunea eratzea
Baztertze arriskuan dauden kolektiboei ikastaroa eskaintzea, beren enpleagarritasuna sustatzeko.
Baztertze arriskuan edota mugikortasun arazoak dituzten kolektiboei bizikletak prestatzeko sistema diseinatu eta kudeatzea.