/ Aktualitatea / Diversidad / Aholku Sareko bulego berria izango da Tolosan, pertsona migratzaileei aholkularitza juridikoa emateko
Pertsona migratzaileek beren egoera erregularizatu eta lan-merkatuan sartu ahal izatea da Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailaren helburu nagusietako bat. Eta norabaide horretan, ezinbestekoa izaten da atzerritarrei juridikoki aholkularitza eta laguntza eskaintzea.
Arreta hori indartzeko lau bulego berri zabaldu dira, horietako bat Tolosan. Gainerakoak, Urretxun, Markina-Xemeinen eta Amorebieta-Etxanon zabalduko dira.
Horrela, Aholku Sarea – Atzerritartasunari buruzko Laguntza Juridikoaren Euskal Sareak 28 informazio-gune izango ditu euskal geografian: 10 Bizkaian, 10 Gipuzkoan eta 8 Araban. “Helburua da pertsona migratzaileei beren bizi-exodoaren bide gogorrean laguntzea”, azaldu du Beatriz Artolazabal sailburuak.
“Lan-merkatuan sartzeko oztopo burokratikoak eta legalak daude. Eta hori dela eta, Aholku Sarea sortu zen; bidea lege-aholkularitza baten bidez bideratzeko, eta informazioa emateko, norbanakoei eta migratzaile-elkarteei ez ezik, Abokatutzako profesionalei ere, arlo horretan dituzten zalantzak argitu behar baitituzte”, nabarmendu du sailburuak. Beatriz Artolazabalek “lankidetza publiko-pribatuari” balioa eman dio zerbitzu honetan, erakunde eta elkarte askok hartzen baitute parte sarearen kudeaketan.
Artolazabalek, azkenik, “errefuxiatuentzako makrozentro masifikatuak” auzitan jarri ditu, hala nola Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioak aldebakarrez iragarritakoa. “Gure ereduak gizarteratzearen alde egiten du, makrozentroetatik ihesi”. Horretarako, Oñatin, Tolosan eta Berrizen hainbat gizarte-erakundek kudeatutako baliabideak hartu ditu erreferentetzat.
INFORMAZIO GEHIAGOBulego berriak aurkezterakoan, Alholku Sarearen 2022ko jardueraren balantzearen berri ere eman dute: guztira 19.736 kontsulta egin ziren, eta beste 8.833 pertsona artatu.
Gainera, 47 informazio-saio ere egin ziren atzerritartasunari eta nazionalitateari buruz, eta 1.455 pertsonak, 810 emakumek eta 645 gizonek hartu zuten parte.