SAIOAREN HELBURUA:
Saltzaile batzuek salmentak itxi eta eskaerak lortzen dituzte.
Eta badira bezeroz bezero ezer lortu gabe ibiltzen diren saltzaileak.
Zein da bien arteko diferentzia?
Gorbata izan daiteke.
Power point aurkezpena izan daiteke.
Edo, beharbada, arrakasta duen saltzaile baten trebetasuna menderatzen duela.
Eta ez, ez naiz ari “elevator pitch”-az.
Salmentak ixten dituzten galdera indartsuak egiteko gaitasunaz ari naiz.
Horretaz eta askoz gehiago hitz egingo dugu 4 orduko tailer honetan.