/ Aktualitatea / Oficina de consumo / Aireko garraioaren erabiltzaileen eskubideak
Justizia Administrazioaren eremuan COVID-19ari aurre egiteko prozesu- eta antolaketa-neurriei buruzko irailaren 18ko 3/2020 Legea argitaratzearekin batera, aire-garraioaren arloko auzien ebazpen alternatiborako prozedura nahitaez onartu beharrekoa izango da, eta aire-konpainientzat loteslea.
Hala ere, AESAren erabakia ez da loteslea izango bidaiariarentzat, beti gordeko baitu bide judizialera jotzeko eskubidea. Era berean, bidaiaria edozein unetan erretiratu ahal izango da prozeduratik, funtzionamenduarekin edo izapideekin konforme ez badago, eta AESAk eskubide horren berri eman beharko dio prozedura hastean.
AESAk hartutako erabakia jakinarazi eta hurrengo 2 hilabeteetan helegitea aurkeztu ahal izango du hegazkin-konpainiak. Edo baita, zuzenketa edo argipena eskatu bada, eskaera honen erantzuna jakinarazten denetik, edo erantzuna eman zenetik 10 eguneko epea berariazko erantzunik jakinarazi gabe amaitzen denetik ere.
Konpainiak helegitea aurkezten badu, bidaiariak prozedura judizialean ez agertzeko aukera izango du, AESAren erabakira jotzen duela ulertuta, eta prozedura honetan ez zaizkio inoiz ezarriko kostuak bidaiariari.
Airelineak AESAren erabakiaren kontra egiteko duen eskubideari kalterik egin gabe, AESAren erabakia ematen denetik hilabete igarotzen denean konpainiak erabakia bete gabe, bidaiariak betearazpena eskatu ahal izango du merkataritza-arloko epaitegi eskudunean.
AESA, besteak beste, aire-garraioaren erabiltzaileen eskubideei buruz aholkatzeaz eta informatzeaz arduratzen da, bai eta konpentsazio- eta laguntza-arauak betetzen direla gainbegiratzeaz ere, honako kasuetan: hegazkinera igotzea ukatzea, bertan behera uztea, hegaldien atzerapen handiak, klase-aldaketak, ekipajea galtzea edo hondatzea, desgaitasuna edo mugikortasun murriztua duten bidaiarien eskubideak urratzea…