/ Aktualitatea / Diversidad / Arrazakeriarik gabeko Tolosako Inauterien alde
Tolosako pertsona migratzaile eta arrazializatuen talde eta elkarte hainbatek inauterietako egunok herriarentzat kohesio, topaketa eta aniztasun guneak izatea espero dugu; horregatik, estereotipo, aurreiritzi eta indarkeria arrazista zein sexistarik gabeko guneak izatea ere nahi ditugu.
Gure ustez, beharrezkoa da ARRAZAKERIAren aurrean birpentsatzen jartzea eta jarrera aktiboa hartzea.
Tolosako inauterietan parte hartuko duten herritarrei dei egiten diegu mozorro eta/edo karrozetan jarrera arrazistarik ez izateko, ulertuta kulturak eta etniak ez direla mozorro bat, kultura baten irudikapen estereotipatu eta negatibo baten erreprodukzio bat baizik, non, pribilegiotik, egun batez mozorro gisa erabiltzeko, ez duten pentsatzen irudikatzen ari diren horren esanahi kulturalean eta eragiten duten indarkeria sinbolikoan.
Blackface-aren aurka ere aldarrikatzen gara (hau da, beltzez mozorrotzen diren pertsona zuriak edota aurpegia margotzen dutenak, besteak beste), belztasuna ez baita mozorro bat.
5 galdera* aurkezten dizkizuegu, nahi gabeko arrazakeria saihesteko.
Erantzun…
Honegatik guztiagatik, Tolosako Inauterietako partaideei jai guneak birplanteatzea gonbidatzen diegu, garaia baita praktika arrazistak alde batera uzteko eta indarkeria mota hauei modu aktiboan aurre egiteko.
*Afrogruivxs eta Chaimaa Aboukharsaren argitalpenetan oinarrituta.
Jatorkin, Divina Emakume Nigeriarren Elkartea eta Ana Yurd