/ Aktualitatea / Ayuntamientos / Mugikortasun eta ingurune jasangarriago bat sustatzeko ekintza ugari Tolosaldean
Irailaren 22ko Autorik Gabeko Egunarekin amaituko da Europako Mugikortasun Astea. ‘Zaindu osasuna, mugi zaitez modu jasangarrian’ lelopean, mugikortasun jasangarri, osasungarri eta segurua sustatzea du helburu aurtengo edizioak.
Bada, aldarri horren lekukoa Asteklimak hartuko du datorren astean. Aldaketa klimatikoaren inguruan kontzientzia piztu eta bere aurka alternatibak ere badirela aldarrikatuko da.
Tolosaldeko udalek bi asteak bateratu dituzte, eta aldaketa klimatikoaren aurka mugikortasun jasangarriak dituen aukerak ezagutzera emateko ekintzak antolatu dituzte herri ugaritan.
Hain zuzen, politika jasangarriak sustatzea helburu estrategikoa da garapen agentziarentzat nahiz bera osatzen duten udal guztientzat, eta, lanketa urte osokoa bada ere, politika bateratu horiek gehiago sozializatzea ere bada xedea.
Tolosa
Tolosako Udala eta TIZ Ingurumen Zentroak elkarlanean antolatuta
Bide-heziketa saioak, ikastetxeentzat:
Aste osoan zehar
Tolosako ikastetxeetako LH4-ko ikasleekin mugikortasun arauak jorratuko dira. Bizikletaz edo patinetez doazenean oinezkoa errespetatzea funtsezkoa dela azpimarratuko da, garraioen arteko bizikidetza sustatzeko.
Azoka: Bigarren eskuko bizikletak
Irailak 25, 10:00-14:00, Zumardi Handia.
Zumardia elkartearekin elkarlanean, elkartrukea eta berrerabilpena sustatzeko azoka izango da Zumardi Handian. Bizikletez gain, patinetean, skateak, patinak eta bestelako materialak ere izango dira salgai. Bigarren eskuko bizikletak salgai jarri nahi dituztenek, irailaren 21ean utzi beharko dituzte Zerkausian, 10:00-12:00 eta 18:00-20:00 artean. Egunean bertan ere Zumardi Handian aukera izango da bizikletak eramateko, 09:00etatik 10:00etara. Azokaren bueltan, 10:30ean mendi bizikleta martxa egingo dute, eta 12:00etan mekanika tailerra.
Ibilaldia: Bizikletaz, adinik ez.
Irailak 29
Real Sociedad Fundazioarekin batera, etxetik edo zaharren egoitzetatik irteteko zailtasuna duten pertsonekin ibilaldiak egingo dira trizikloz, gidariez lagunduta. Mugi Tolosako parte hartzaileekin batera egingo dira ibilaldiok.
Larraul
Tailerra: Kokedama
Irailak 24, 17:00
Olivia Sanchezen eskutik. Lehenengo mendi buelta txiki bat emango da materiala jasotzeko, eta ondoren teknika japoniarrari buruzko tailer praktikoa egingo da elkarte atzeko mahaian.
Hitzaldia: ‘Liztor asiarra erlearen aurka, ekosistemagatik borrokan’
Irailak 28, 18:00, Liburutegia
Tailerra: Zerua ezagutuz
Irailak 29, 18:00, Liburutegia
Aranzadi Zientzia elkartearen eskutik, Elkano euskal Planisferioa azalduko du Virginia Garciak.
Tailerra: Zianotipia
Irailak 30, 17:00, Liburutegia
Ibon Azpilikuetaren eskutik botanika eta argazkigintza uztartzeko teknika emango da ezagutzera.
Altzo
Ipuin-kontaketa: klima aldaketaren inguruko ipuinak
Irailak 24.
Yolanda Arrieta ipuin kontalariak Imaz Bertsolaria Eskolako haurrei klima aldaketaren inguruko ipuinak kontatuko dizkie.
Hitzaldia: ‘Basoak, aldaketa klimatikoaren aurkako lanabesak’
Irailak 24. 18:30, Batzarremuño
Garazi Auzmendik basoek klima larrialdiari aurre egiteko duten potentziala azalduko du; Ondoren, Joseba Garmendia Altzoko basoen egoeraz eta beraien multifuntzionaltasuna handitzeko proposamenez arituko da.
Hitzaldia: Basoek historian zehar izan duten bilakaera eta klima aldaketari aurre egiteko kudeaketa kasu praktikoak
Urriak 1. 18:30, Batzarremuño
Manu Olano; Altzoko herri-basoen inguruko gertakizunak. Iñaki Aizpuru; nola handitu dezakegu basoek aldaketa klimatikoaren aurka eragiteko duten gaitasuna?
Hitzaldia: Altzoko habitat ezberdinak eta bertako flora eta fauna ezagutzeko
Urriak 3. 10:00-13:30, Altzon zehar, plazatik abiatuta
Mikel Olanok (basozain eta ornitologoa) eta Joseba Garmendiak (botanikaria) gidatuta Altzon barrena ibilaldi bat egingo da.
Tailerra: Zume bizia erabiliz eraikuntzan
Irailaren 27tik urriaren 1era. Eskola orduetan, Imaz Bertsolaria Eskola
Zume bizia (zuhaizkak) landatuz eraikuntza bat egingo da eskolako jolastokian.
Asteasu
Tailerra: Bizikletak konpontzeko ikastaroa
Irailak 24, 17:00. Plaza (Euria egingo balu, frontoian)
Ohikoenak diren matxurak konpontzeko oinarrizko mekanika ikastaroa gaztetxoentzat. Bi eskainiko dira, ordu t’erdiko iraupenekoak. Aurrez izena eman beharko da udaletxean.
Hitzaldia: ‘Ekologista naiz baina…’
Irailak 29, 19:00. Udaletxean
Eguneroko kontsumoa jasangarriago bihurtzeko gakoak, Gorka Egiaren eskutik.
Villabona
Hitzaldia: ‘Basoaren kudeaketa’
Irailak 30, 18:30. Gurea Zine Aretoa
Garazi Azurmendiren eskutik.
Ibarra
Tailerra: Bizikletak konpontzeko ikastaroa
Irailak 29, 17:00-20:00. Udaletxe ondoko aterpea
Izen-emateak: hiriadministrari@ibarra.eus edo 943 67 11 38.
Hitzaldia: ‘Ekologista naiz baina…’
Irailak 30, 18:30. Udaletxe ondoko aterpea
Eguneroko kontsumoa jasangarriago bihurtzeko gakoak, Gorka Egiaren eskutik.
Lizartza
Hitzaldia: Energia eraginkortasuna eta berriztagarriak etxean
Irailak 30, 19:00, Udal aretoa.
Herritar helduei zuzendutako hitzaldia, energia berriztagarrien erabileraren inguruan kontzientziatzeko eta etxeko eraginkortasun energetikoa hobetzeko alternatibak aurkezteko.
Orexa
Antzerkia: Niararen bidaia
Urriak 1, 18:00, Ostatua.
Klima-aldaketak naturan duen eraginari buruz gazteak sentsibilizatzeko helburuarekin, Patata Tropikala antzerki taldearen “Niararen bidaia” izeneko antzezlana eskainiko da: antzerkia, txontxongiloak eta itzalen antzerkia tartekatzen duen antzezalana.
Berastegi
Ipuin kontaketa: Eraldaketarako kontuak
Urriak 1, 17:00. Liburutegia
Ipuin eta kontakizunak, hainbat gairen inguruan: kontsumo eredu ezberdinak, kliman ematen ari diren aldaketak, desazkundea, munduan zehar sortu diren ekintza eraldatzaileak, etb.
Ikaztegieta
Ikastaroa: Bizikleten mekanika
Urriak 2, 10:00-13:00, Kiroldegia
Bi tailer teoriko-praktiko eskainiko dira. Lehen tailerra “Bizikleta zaintzeko eta mantentzeko ikastaroa” 6-12 urte bitarteko haurrentzat. Eta bigarrena “Bizikleta mekanikako oinarrizko ikastaroa” 12 urtetik gorakoei. Bi tailerrek 90 minutuko iraupena izango dute.
Bizikleta ibilaldia
Urriak 3, herriko plazatik.
Herritarrak klima aldaketaren inguruan sentsibilizatzeko eta gaztetxoak mugiarazteko, bizikleta ibilaldia “Pedalei eragin klima aldaketa geldiarazteko” lelopean. Ibilbidea herriaren eta inguruko herrien inguruan egingo da.
Irura
Erakusketa: klima aldaketa
Urriak 4, 5 eta 6, eskola zaharrean.