/ Aktualitatea / Diversidad / Eta euskaraz ez dakiten herrikideak euskarara gerturatuko bagenitu?
Herritar guztion arteko kohesio-eta komunikazio-hizkuntza euskara izateko, ezinbestekoa da euskaraz ez dakitenak gure hizkuntzara gerturatzea. Eta, horretarako, beharrezkoak dira ere bai euskaraz bizi diren herritarrak bidelagun izatea.
Hain zuzen, asmo hori du Auzoko proiektuak. Euskaltzaleen Topaguneak sustatzen duen harrera egitasmoa da. Astean behineko talde-dinamikak planteatzen ditu: hizketaldiak, irteerak, jolasak, otorduakā¦ Bertan biltzen dira euskaraz bizi diren Auzotarrak, eta herrira iritsi berri diren edo euskararekin harremanik izan ez duten Auzokideak. Helburua da elkar ezagutzea, ondo pasatzea eta euskararen munduan murgiltzen hastea, pixkanaka.
Herritar edo auzotarrei ez ezik, eragileei ere egin diete deialdia aurten: elkarteak, kirol eta kultur taldeakā¦
Tolosaldean Ibarran osatzen dute taldea, 2016tik. Aurtengoan astelehenetan bilduko dira, 17:30etik 19:00etara.
Irailaren 30a izango da parte hartzeko izena emateko azken eguna. eider@topagunea.eus helbidera idatzi edo 688 764 540 telefono zenbakira deitu beharko da.
DESKARGATU ESKUORRIA