/ Aktualitatea / Empresa / BATZEN: Gazteak enpleguratzeko harrera sistemaren enpresen topaketa
BATZEN Programako lantaldeak, Tolosaldea Garatzenekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiko Haurren babeseko eta Gizarte Inklusiorako Sareetan dauden gazte migratu nahiz autoktonoen inklusio soziolaborala hauspotzen eta sustatzen duten enpresen topaketa antolatu dugu.
Laburbilduz, BATZEN programak Gipuzkoako lurraldeko hainbat eragileekin egiten du lan, sare honetan dauden gazteen lan-merkaturatze prozesuak errazteko: enpresak, formakuntza zentroak, Garapen Agentziak, etab. Prozesu hauek hainbat metodologia eta ekimenen bitartez egiten dute: ekimen txikiak antolatuz (lurraldeko enpresetara bisitak adibidez); enpresen eta gazteen beharrak uztartzeko prozesuak aktibatu (praktikaldiak, ibilbide pertsonalizatuak, lan-kontratazioak etab.).
Topaketa honetan, BATZEN programa bera eta elkarlanean diharduten enpresen esperientziak gertutik ezagutzeko aukera paregabea da, baita gazteen kontratazioan eragiten duten faktoreen berri emateko: kontrataziorako diru-laguntzak, formakuntza sistemako berrikuntzak, atzerritartasun legea etab.
BATZENek jada 120 enpresekin dihardu elkarlanean, eta sare hau handitzeko irrikaz gaude. Beraz, animatu zaitez topaketara programaren baitan sortu den sarea eta esperientziak ezagutzeko!
Noiz: maiatzaren 7an, 12:00etatik 13:30etara
Non: Tolosaldea Garatzeneko Lehiberri zentroan, Apatta, 1 Apatterreka Industrigunea, 20400 Tolosa, Gipuzkoa.
Ezagutu BATZEN Programa: https://batzen.eus/
Topaketan parte-hartzeko izena-eman hurrengo estekan: HARRERA ENRPESEN TOPAKETA 2025 / ENCUENTRO EMRPESAS DE ACOGIDA 2025
Informazio gehiagorako jar zaitez gurekin harremanetan lehiberri@tolosaldea.eus helbidera idatziz.