/ Aktualitatea / Proyectos estratégicos / ZTIAM / BiziLabe zientzia-tailer irekiak egingo dituzte Amasa-Villabonako eta Adunako plazetan
Martxoan Tolosaldeko bost herritan egin bezala, BiziLabe zientzia-tailer irekiek eskualdeko beste bi herritako plazak hartuko dituzte.
Gazteak, aisialdi giro batean direla, Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematika alorretan trebatzeko egitasmoa da BiziLabe.
Eskolaz kanpoko jardura modura, ikasturte osoko eskaintza iraunkorra izan da aurten Tolosan eta Amasa-Villabonan. Tailer irekiek, berriz, bertan egiten dituzten jarduerak gertutik ezagutzeko aukera emango dute.
10-14 urte bitarteko gazteentzako jarduerak egingo dira bi orduz. Zientzialariek gidatutako tailer praktikoak dira, eta esperimentu hainbat egingo dituzte, lagunartean.
Saioak doakoak dira, baina osasun-egoera dela eta, neurri guztiak hartze aldera izena ematea beharrezkoa izango da, maiatzaren 17a baino lehen.
Amasa-Villabona. Maiatzak 21, ostirala.
LH 5-6. 17:00-18:00
DBH 1-2: 18:00-19:00
Berdura Plazan. Euria egingo balu, udaletxeko arkupeetan
Adina: 10-14 urte.
Aduna. Maiatzak 22, larunbata.
LH 5-6. 10:30-11:30
DBH 1-2: 11:45-12:45
Plazan. Euria egingo balu, frontoian.
Adina: 10-14 urte.