/ Aktualitatea / Diversidad / Bertako eta atzerritik etorritako familiak bazkaltzeko batuko ditu Bizilagunak egitasmoak, azaroaren 14an
Bertako eta atzerritik eskualdera iritsitako migratzaileen familia bana aurrez aurre jarriko ditu, berriro ere, Bizilagunak egitasmoak azaroaren 14an.
Egun horretan, Euskal Herriko herri askotan mahaiaren bueltan bazkaltzeko biltzen dira familiak, dinamizatzaile baten laguntzaz, elkar ezagutzeko eta esperientziak partekatzeko. Modu horretara, kultur aniztasuna bultzatzea, eta aurreiritzi eta estereotipoak gainditzen laguntzea da helburua. Ez hori bakarrik: beste herrialde batzuetako gastronomia ezagutzeko aukera paregabea ere bada.
2019an ospatu zen orain arteko azken edizioa, eta aldi artan, 100 bazkari baina gehiago antolatu ziren Euskal Herri osoan zehar, 35 nazionalitateetako 1.000 lagun baino gehiago bilduz.
Aurten, aire zabalean ere bai
Normalean, bi familietakoren baten etxean egin izan dira bazkariak; aurten, ordea, kanpoan egiteko aukera ere eskainiko da: parke, atsedengune edo berdeguneetan.
Norbere etxeko ateak zabaldu eta beste familia batekin otordu bat partekatu nahi dutenek, familia gisa eman beharko dute izena. Bazkari horietan dinamizatzaile izateko ere eman daiteke izena.
FAMILIAK: IZEN EMATEA DINAMIZATZAILEAK: IZEN EMATEA