/ Aktualitatea / Oficina de consumo / Dentix hortz-kliniketako bezeroen eskubideak, klinikaren konkurtso-egoeraren aurrean
Ondorioz, konpainiak dituen finantza-zailtasunak tarteko, kontratuan adostutako zerbitzu batzuk emateari utzi diote. Hau da, baliteke tratamenduak ordainduta edo finantzatuta egotea, baina amaitu gabe.
Jarraian, Dentix-en bezeroek kontsumitzaile gisa dituzten eskubideak zehazten dira, zerbitzuren bat kontratuz adostuta izan eta bere osotasunean jasotzen ez badute:
Konpainiari erreklamazio bat jarriz, erreklamazio hori modu frogagarrian jasota geratzen da. Batez ere, erreklamazio-orri baten bidez egin behar da, zerbitzua ematen zen establezimenduan. Beste bitarteko batzuk ere erabil daitezke, burofaxa edo posta ziurtatua esaterako. Kasu horretan, erreklamazioaren edukia, bidalketa egunaren ziurtagiria eta Dentix-ek jaso izanaren egiaztapena bermatu beharko ditugu.
Gomendagarria da kontratu-harremana egiaztatzen duen dokumentazio guztia biltzea: kontratua bera, publizitate-liburuxka edo -dokumentuak, konpainiak emandako aurrekontuak, fakturak, egindako ordainketen egiaztapenak, etab.
Horretarako, elkargoko beste profesional baten txostena eskatzea gomendatzen da, tratamenduaren zein zati egin den eta zein ez zehazteko. Gipuzkoako Haginlarien Elkargoak txosten horiek egiteko prest dauden odontologoen zerrenda argitaratu du, baita haien baldintzak ere.
Ordainketa nola egin den edo egiten ari denaren arabera, baldintzak aldakorrak dira. Kontsumo Ministerioaren dokumentu honek jarraibide hauek jasotzen ditu:
Dokumentazio klinikoa eskatu behar da zerbitzua eman den klinikan bertan. Itxiz gero, konpainiaren egoitza sozialera bidal daiteke eskaera:
Dentoestetica Centro de Salud y Estética Dental, SL (Dentix)
Av. Ribera del Loira, 56-58, 2a planta
28042 Madrid
Konpainiak informazio hori ematen ez badu, erreklamazioa aurkez daiteke Datuen Babeserako Espainiako Agentzian.
[Informazio gehiago: Kontsumo Ministerioa]
Pazienteek erantzukizun zibileko erreklamazioak eskatu ahal izango dituzte klinikaren beraren eta aseguru-etxearen aurka, praxi profesional txar batek eragindako kalte-galeren ondorioz.
Horregatik, Dentix kliniken itxierak kalteak eragindako pertsonei dei egiten zaie, egoki ikusiz gero, beren kredituen berri eman diezaioten konkurtso-administrazioari 2021eko urtarrilaren 4a baino lehen, egun hori barne.
Horretarako, eta konkurtso-prozedura deklaratu ondoren, account CONTROLIUS & AEQUITAS administradores concursales SLP administratzaileak webgune espezifiko bat jarri du erabiltzaile guztien eskura, http://dentixenconcurso.com/, zeinak aldiro-aldiro prozedura nola igaro den azaltzen duen eta kredituak komunikatu ahal izateko inprimaki bat eskura jartzen duen.