/ Aktualitatea / Empresa / Hiru diru-laguntza deialdi, SPRI eta IHOBEren eskutik
Berrikuntza, kudeaketaren hobekuntza, pertsonen parte hartzea, negozio ereduak egokitzea edo dimentsioa indartzea xede duten proiektuei babesa emateko laguntza. 3 lerro ditu:
Ezaugarriak: 25.000€-ko edo gastuen %60ko laguntza (Innobideak Lehiabide lerroan laguntza 35.000€-ra igo daiteke berrikuntza oso garrantzitsua denean)
Eskaera egiteko epea: 2021/09/23 edo diru funtsa agortu arte.
Industria produktu eta prozesuekin lotutako zerbitzuen kanpoko laguntza profesionala eskaintzea, birfinantziaketa prozesu bat egin ahal izateko, enpresaren abiapuntu operatibo eta finantzariotik abiatuta, enpresaren jarraipena eta etorkizuna zaintzeko egin daitezkeen jarduketak azter ditzan.
Ezaugarriak: 30.000€-ko edo gastuen %80ko laguntza
Eskaera egiteko epea: 2021/09/15 edo diru funtsa agortu arte.
INFORMAZIO GEHIAGOEnpresa txiki eta ertainen prestakuntza hobetzea, ekonomia zirkularrak planteatzen dituen erronken aurrean eta gazte enplegua sustatzea ditu helburu.
Ezaugarriak: unibertsitateko edo LH2ko titulazioa duten ikasle praktikak egitea, ekonomia zirkularrari buruzko prestakuntza aditua jaso eta gero. Bertan, bide-orri bat inplementatu, enpresa ekonomia zirkularraren alorrean jarduteko, aukerak detektatzeaz eta haren lehiakortasuna hobetzeaz batera.
Eskaera egiteko epea: 2021/04/23
SPRIk Enpresa txiki eta ertainentzat aurten bideratuko dituen diru-laguntzen plana azalduko du Lehiberri Zentroan. Maiatzaren 6an, goizez, izango da saioa.
I+G+B, teknologia, eraldaketa digitala, ekintzailetza, industria-garapena, nazioartekotzea, trantsizio energetikoa, ekonomia zirkularra, ingurumena, elikagaien industria, bioekonomia eta zurgintza alorretan martxan dauden edo jarriko diren laguntzen inguruan hitz egingo dute. Besteak beste, SPRI Taldeko zuzendari nagusi Aitor Urzelai izango da ekitaldian. Datozen egunotan emango da saio horren inguruko informazio zehatzagoa.