/ Aktualitatea / Empresa / Hiru diru-laguntzaren deialdiak argitaratu dituzte Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk
Itzuli beharrik gabeko 18.000€ arteko diru-laguntzak, aholkularitza-, ingeniaritza-, hardware- eta software-gastuetarako, industria-enpresen zibersegurtasunean hobekuntzak bultzatzeko, IT/OT (Information Technology/Operational Technology) inguruneetan zibererasoen aurkako babes-sistemak integratuz. Bateragarria da Teknologia Bultzatuz diru-laguntzarekin. Horrez gain, programak honakoa ere eskaintzen du:
softwareen zibersegurtasun-auditoretza | Informazioaren eta datuen sekurizazioa | Zure enpresaren komunikazioak babesteko gailuen monitorizazioa |
Eskaera epea: 2021/11/26
Elektronika-, informazio- eta komunikazio- teknologiak industriako enpresetan edo industria-prozesuari lotutako zerbitzuetako enpresetan txertatzeko laguntzak, 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako proiektuetarako. Urtean 18.000€ arte, enpresa bakoitzeko, EIKTak diagnostikatzeko eta/edo ezartzeko proiektuetarako. Teknologia Bultzatuz diru-laguntzarekin bateragarria da.
Eskaera epea: 2021/09/24
INFORMAZIO GEHIAGOEnpresen eta autonomoen egiturazko gastu estaldura emateko laguntza, enpresa sarean duten garrantzia, ekoizpen jarduera osoan duten eragina eta handizkako finantzaketa merkatuetara edo kreditu erakundeen maileguen lerro tradizionaletara iristeko ahalmen erlatibo txikiagoa dutela kontuan hartuta. 5.000 y 100.000 euro artean.
Eskaera epea: 2021/04/15
INFORMAZIO GEHIAGO