/ Aktualitatea / Emprendimiento / Tolosaldeko ekintzaileen 16 proiektu diruz lagunduko ditu Lanbidek
Enpresa berriak sortzeko aukerak aztertu edota enpresa berriak martxan jartzeko helburuarekin, eskualdeko ekintzaileak diruz lagunduko ditu Lanbidek.
Horretarako, 21.775 euroko diru-laguntza bideratuko du Euskal Enplegu Zerbitzuak, Tolosaldea Garatzenen Ekintzailetza Sailarekin elkarlanean.
Guztira 16 proiektu lagunduko dira diruz. 10 laguntza, enpresa bat sortzeko ideia duten ekintzaileentzat izango dira, bideragarritasun azterketa bat egin dezaten; eta beste seiak, dagoeneko bideragarritasun azterketa egina izan eta enpresa martxan jartzera doazenentzat.
ENPRESA BAT MARTXAN JARTZEN LAGUNTZEN DIZUGUEnpresa Ideia Berriak: bideragarritasun azterketa egiteko laguntzak
Enpresa ideia garatu nahi dutenei zuzendutako diru-laguntza da. Bi hartzaile mota izango dituzte: 30 urtez azpiko ekintzaileentzat sei diru-laguntza izango dira, eta beste lau, adin horretatik gorakoentzat. Honela banatuko dira laguntzak:
Emak. < 30 | Gizon. < 30 | Emak. >30 | Gizon. >30 | |
Laguntza kopurua | 3 | 3 | 2 | 2 |
Diru-laguntza | 1.300 € | 1.150 € | 1.150 € | 1.000 € |
Ezinbestean, baldintza batzuk bete beharko dituzte guztiek: langabeak izatea, Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea, Tolosaldea Garatzenen aholkularitza jasotzea, helburu bererako beste diru-laguntzarik ez jasotzea, ekonomia jardueren gaineko zergan eta langile autonomoen araubide berezian iaztik alta eman ez izana eta esklusiboki bideragarritasun azterketa egitera dedikatzea, 2 hilabeteko epealdian.
Enpresa Jarduera Berriak: enpresa martxan jartzeko laguntzak
Beste 6 diru-laguntza enpresa martxan jartzera doazen ekintzaileei zuzendutakoak dira. Kasu honetan, ezinbestekoa izango da bideragarritasun plana egina izatea eta gehienez hiru hilabeteko epean autonomoetan alta ematea, laguntza jaso ahal izateko. Hau da, epe horretan martxan jarri beharko dute enpresa. Laguntzaren banaketa honakoa izango da:
Emak. < 30 | Gizon. < 30 | Emak. >30 | Gizon. >30 | |
Laguntza kopurua | 1 | 1 | 2 | 2 |
Diru-laguntza | 1.950 € | 1.725 € | 1.725 € | 1.500 € |
Eskaera epea, abenduaren 10era arte
Eskaerak egiteko epea 2021eko abenduaren 10ean amaituko da. Tolosaldea Garatzeneko Ekintzailetza sailarekin jarri beharko da harremanetan, Lehiberri Zentrora bertaratuta, 943 654501 telefono zenbakira deituta edota zubeldia@tolosaldea.eus helbidera idatzita.