/ Aktualitatea / Diversidad / Ekitaldiz jositako abendua, Giza Eskubideen eta Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Egunen harira
Giza Eskubideen eta Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Egunak ospatzen dira, abenduaren 10ean eta 18an, hurrenez hurren. Egun seinalatu horien testuinguruan, atzerritik iritsitako herrikideei buruz zabaltzen diren estereotipo eta zurrumurruak ekiditeko, nahiz atzerrian bizi diren errealitateen berri emateko, zortzi ekitaldi antolatu ditu Tolosaldea Garatzeneko Aniztasun Sailak, udalen laguntzarekin.
Abenduaren 12an izango da lehen hitzordua, Zizurkilgo Atxulondo Kultur Etxean, 18:30ean: UNRWA Euskadi eta Zehar Errefuxiatuak elkarteek antolatuta, emakumeek krisi klimatikoan duten rola aztergai izango duen hitzaldi bat izango da, begirada bereziki Palestinan jarriz.
Hain zuzen, egun eta leku berean, Palestinari buruzko erakusketa bat inauguratuko da: ‘Korapiloak askatu: elkartasun hariak Palestinara’. Abenduaren 23ra bitarte izango da ikusgai, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etataik 20:00etara bitarteko ordutegian.
Data horietan, bigarren erakusketa bat ere izango da, Tolosako Aranburu Jauregian, emakume nigeriarren Divina elkartearen eskutik:, ‘Afrikako emakumeak, inspiratzen duten emakumeak / Mujeres africanas, mujeres que inspiran’. Asteartetik larunbatera bisitatu ahal izango da, 17:30etik 20:30era.
Hiru zine hitzordu ere izango dira. Hilaren 15ean, 20:30ean Tolosako Leidor Aretoan Los Lobos filma eskainiko da: Mexikotik Estatu Batuetara bizi hobeago baten bila joandako familia baten esperientziak eta ametsak ditu hizpide pelikulak. Hurrengo egunean, 22:00etan, Ibarrako kultur etxean Rafiki filma proiektatuko da, jatorrizko bertsioan, azpitituluekin. Keniako bi emakumeren amodio afera kontatzen du, baita horrek familietan sortzen dituen gorabeherak ere. Abenduaren 22an izango da hirugarren zine hitzordua, Asteasuko kultur etxean, 18:30ean. Gaza: Egun bat 360º-tan filmak Palestinako errealitatea gerturatuko du.
Anoetak txotxongilo antzezlan bat hartuko du Mikelasagastin, abenduaren 28an, Interkulturalitatea eta migrazio mugimenduak jorratzen dituen Murren bidaia.
Ikastetxeetako agendek hala baldintzatuta, azken ekitaldia urtarrilaren 17an izango da. Zutani elkartearekin elkarlanean, Etxerik txikiena antzezlana eskainiko da eskualdeko ikasleentzat, Leidor Aretoan. Haur errefuxiatuek beren etxeak atzean uztean bizi duten ziurgabetasunaz eta deserrotzeaz hitz egiten du obrak.
Hitzaldia
Emakumeak krisi klimatikoaren aurrean: Begirada Palestinan
Abenduaren 12an, 18:30
Zizurkil, Atxulondo kultur etxea
Erakusketa
Korapiloak askatu, elkartasun hariak Palestinara
Abenduaren 12tik 23ra.
Zizurkil, Atxulondo kultur etxea
Astelehenetik ostiralera, 10:00-13:00 eta 16:00-20:00
Erakusketa
Afrikako emakumeak, inspiratzen duten emakumeak
Abenduaren 12tik 23ra.
Tolosa, Aranburu Jauregia
Asteartetik larunbatera, 17:30-20:30
Pelikula
Los Lobos
Abenduaren 15ean, 20:30
Tolosa, Leidor Aretoa
Pelikula
Rafiki
Abenduaren 16an, 22:00
Ibarra, kultur etxea
Pelikula
Gaza: egun bat 360ºtan
Abenduaren 22an, 18:30
Asteasu, kultur etxea
Txotxongiloak
Murren bidaia
Abenduaren 28an, 17:00
Anoeta, Mikelasagasti auditorioa
Antzerkia
Etxerik txikiena
Urtarrilaren 17an, 10:00
Tolosa, Leidor Aretoa