/ Aktualitatea / Ayuntamientos / ‘Ekonomia Zirkularraren 7 oinarriak’ eskultura, Lehiberrin
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Sailak hirugarren urtez antolatutako ‘Ekonomia zirkularra modelatuz’ eskulturak sortzeko programan parte hartu zuten Tolosako Peñascal Kooperatibako ikasleek, Lanbide Heziketako beste 12 ikastetxerekin batera.
Material birziklatuak erabiliz eskulturak egitea zen programaren xedea, hondakin kopurua gutxitzeko eta kudeaketa egokiago baten kontziantzia piztu asmoz.
‘Ekonomia Zirkularraren 7 oinarriak’ deituriko lana osatu dute Peñascaleko ikasleek, eta Lehiberri Zentroaren kanpoaldean jartzea erabaki dute, eskualdean ekonomia zirkularra lantzeko eragile erreferenteetako bat baita Tolosaldea Garatzen.
Lehengaia eta hondakinak, diseinua, ekoizpena eta berrekoizpena, banaketa, kontsumoa, berrerabilpena eta konponketa, jasotzea eta birziklatzea dira oinarri horiek, obra sortu duten ikasleen arabera. “Oinarri hauek bata besteari lotuta daude, bat eroriz gero denak atzetik doaz; eta bat altxatzeko beste guztiak altxa behar dira”.