/ Proiektuak / Energia Bulegoa / Energia bulegoaren helburuak
Eraginkortasuna eta ohitura aldaketen bitartez, kontsumoa ahalik eta gehien murriztuz; eta bestetik, ingurugiroa errespetatzen duen energia ekoizpen gaitasuna handitzea suposatzen duen politikak eta ekintzak garatuz.
Ohiturak aldatuz, erabakiak hartuz, eta zure laguntzari esker, lau esparrutan eragin nahi dugu.
2030. urterako erakunde publikoen energia kontsumoa, %35 jaisteko; eta 2050. urterako jaitsiera %60koa izan dadin.
Erakunde publikoetan erabiltzen den energia %100 berriztagarria izateko.
Eraikin publikoetan kontsumitzen den %32 gutxienez energia berriztagarriekin asetzeko, 2030. urterako.
Ibilgailu berriek %100 erregai alternatiboak erabiltzeko.
Energia iturri berriztagarrietatik lortutako energia da. Energia mota hau jasangarriagoa da, erregai fosilekin alderatuta ez baita kutsakorra. Gainera, gehienak agortezinak dira. Badira %100ean energia mota hau merkaturatzen duten enpresak, ez berriztagarriekiko menpekotasuna murriztuz. Informazio gehiago.
Guztion esku dago, edonork egin lezake etxean nahiz lanean: dela egunerokoan zenbait ohitura aldatzea, ala inbertsioak egitea, batzuk besteak baino handiagoak, etorkizunean energia aurrezteko. Hemen azaltzen ditugu zenbait gako.
Hartu beharreko neurrien araberakoa da inbertsioa. Batzuk ez dute inbertsio handirik eskatzen: bonbilak aldatzea, etxetresna jasangarriak jartzea, neurgailuak jartzea, ur txorrotak aldatzea… Badira beste batzuk, ordea, diru gehiago eskatzen dutenak: leihoak aldatzea, paretak isolatzea, ur-sistemak aldatzea… Hala ere, azpimarratu behar da inbertsio horiek etorkizunean diru dezente aurreztea ekarriko dutela. Nola aurreztu atalean informazio osagarria topatuko duzu.
Energiaren fakturan bi enpresa mota hauei ordaintzen zaie. Energia banatzaileak etxeetara energia eramaten duten enpresak dira, hau da, kableak, zenbatzaileak edo hornikuntza sistemak jartzeaz arduratzen direnak. Ezin dira aukeratu, leku bakoitzak esleitua du bere banatzailea. Aldiz, merkaturatzaileak, energia hori saltzeaz arduratzen diren enpresak dira, eta hauek bai, norberak aukeratzen ditu. Energia kontratua bigarren honekin sinatzen da, eta hark bigarren kontratua egiten du, geure izenean, banatzailearekin. Biak ala biak zein diren jakitea ezinbestekoa da faktura ondo ulertzeko.
Gure eskualdeko energia iturri berriztagarri erabiliena biomasa da. Eremu menditsua da Tolosaldea, eta bertako basoetako egurra lehengai ona da energia lortzeko. Beste zenbait energia motak ere, hazkunde potentziala dute, hala nola, eguzki-energiak, minieolikoak edota hidraulikoak. Tolosaldeko energia datuak ezagutu hemen.
Plaka fotovoltaikoak jartzea edo biomasa erabiltzen duten berogailu edo galdarak jartzea aukera ona da norberak sortutako energia kontsumitzeko. Horiek dira autokontsumorako ohikoenak. Indibidualak edo komunitarioak ere izan daitezke, hau da, etxebizitza bakar bati eragiten diotenak, edo bizilagun askoko eraikin bati eragin diezaioketenak. Ezagutu aukerak Autokontsumoa atalean.
Energia iturri berriztagarrietatik lortutakoa bada, hala adierazi behar du enpresa komertzializatzaileak. Kasu gehienetan, merkaturatzaile konbentzionalek, iturri ez berriztagarrietatik lortutako energiarekin hornitzen dituzte etxeak. Badira berriztagarriekin bakarrik lan egiten duten enpresak. Kasu horietan, energia banatzeaz arduratzen den enpresari exijituko diote energia mota hau hornitzea, eta hori horrela dela egiaztatzeaz arduratzen dira.