/ Aktualitatea / Ayuntamientos / Energia-pobreziari aurre egiteko eta berriztagarriak bultzatzeko akordioa
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak 400.000 euro bideratuko ditu, eskualdez eskualde, tokiko energia-planak bultzatzeko, energia-pobreziari aurre egiteko eta energia-eredu jasangarri bat sustatzeko.
Gipuzkoako energia jasangarritasunerako estrategia zabaltzea da hitzarmenaren xedea, horretarako energia planak bultzatuz. Helburu horretarako 50.000 euro bideratuko ditu aldundiak eskualde bakoitzera.
Tolosaldeko Energia Planak berriki jaso du oniritzia, eta berehala emango da xehetasun guztien berri. Hain zuzen, eskualdeko energia eta elektromugikortasuna sustatzea dira planaren zutabe nagusiak.
Tolosaldea Garatzenen izenean, Iker Urruzola Aizpurua lehendakariak izenpetu du hitzarmena, Debabarrena, Oarsoaldea, Urola Erdia, Goierri, Urola Garaia, Debagoiena, Beterri-Buruntza eta Bidasoako garapen-agentzieetako ordezkariekin batera.