/ Aktualitatea / Enplegua garatzen / 250 hautagai bideratu ditu Enpleguneak Tolosaldeko enpresetara
Goizeko lehen ordutik Lehiberri Zentroa elkarrizketa-gune bihurtu da. Enplegunearen aitzakian, eskualdeko enpresa ugari aurrez aurreko lan-elkarrizketak egiten ari dira.
50 lan eskaintza berritik gora eskaini dira 2021eko Enplegunean, nahiz eta 63 izango diren orotara diru-lagunduko diren kontratazioak, laguntza horietako batzuk, urtean zehar egindako kontratazioenak izango baitira.
Lan-eskaintza horietarako lanpostu bakoitzaren eskakizunekin bat zetozen Tolosaldeko 250 hautagai inguru bideratu dira enpresetara.
25 enpresak parte hartu dute Enplegunean. Zenbaitek beren lantegietan egin dituzte elkarrizketak, lanpostuen xehetasunak bertatik-bertara erakustearren. Eta bada datorren astean elkarrizketak egiten jarraituko duen enpresarik ere.
Lan eskaintza batzuetarako hautagaiak bilatzea zaila suertatzen ari da, hortaz, oraindik izena emateko aukera zabalik da kasu horietarako. Interesatuek Enplegu Sailarekin harremanetan jarri beharko dute, lan@tolosaldea.eus helbidera idatziz.