/ Aktualitatea / Enplegua garatzen / Enplegunean kontratazioak egin nahi dituzten enpresentzat izen-emate epea zabaldu da
Tolosaldeko Enplegunearen 2022ko edizioak badu data: azaroaren 8an ospatuko da, asteartez. Lehiberri Zentroa lanpostu berrien sorrerarako epizentro bihurtuko da egun horretan, enpresak eta lan bila dabiltzanak aurrez aurre jarriz.
Aurten 33 kontratazio lagunduko dira diruz, beti ere kontratu mugagabeak badira eta enplegu-sorrera garbia ekartzen badute, kontratatutako pertsona lanean hasi aurreko 6 hilabeteetan enpresan dagoen batez besteko lantalde osoaren gainean.
Kontratazio horiek, 2022ko maiatzaren 21etik abenduaren 31ra bitarte egindakoak izan beharko dute. Nahitaez Tolosaldean erroldatutako pertsonak izan beharko dira, langabezia egoeran daudenak eta Lanbiden alta emandakoak. Enpresek ere eskualdean izan behar dute egoitza eta lan eremua.
Gehienez kontratazio-kostuaren %75a lagunduko da, 8.800 euroko mugarekin. Hori izango da enpresa batek jaso lezakeen diru-laguntzaren kopururik altuena.
Izen-ematea eta elkarrizketak
Kontratazioak egin nahi dituzten enpresek urriaren 21ean, 15:00ak baino lehen eman beharko dute izena. Behin lanpostu guztiak argitaratuta, herritarren izen-ematea zabalduko da, eta enpresek hautatzen dituzten eskatzaileekin aurrez aurreko elkarrizketak egin ahal izango dituzte, azaroaren 8an, Lehiberri Zentroan.
Baldintza guztiak ikusgai daude tolosaldeagaratzen.eus webgunean, eta informazio gehiagorako edota izena emateko, lan3@tolosaldea.eus helbidera mezua idatzi edo 943654501 telefonora deitu beharko da.
INFORMAZIO GEHIAGO