/ Aktualitatea / Empresa / Enpresen kudeaketa ikuspuntu ezberdinetatik hobetzeko, doako zortzi ikastaro
Enpresetako kudeatzaile eta langileak formatzeko ikastaroak antolatuko ditu Tolosaldea Garatzeneko Enpresen Sailak, Lehiberri Eskola egitasmoaren barruan.
2023ko egitarauak 8 ikastaro biltzen ditu, Gipuzkoako Bazkundearekin, eta Sukhena, Impulsa eta Zurekin Coach enpresekin elkarlanean antolatutakoak.
Ikastaro guztiak Lehiberri Zentroan izango dira, ekaineko saioa izan ezik. Hori Emari Coworking Gunean izango da.
Izen-ematea tolosaldeagaratzen.eus webgunean edo lehiberri@tolosaldea.eus helbide elektronikora idatziz egin daiteke. Ikastaro guztiak doakoak dira, eta nahi beste ikastarotan eman ahal izango da izena.
IKASTARO ESKAINTZA GUZTIA IKUSI