/ Aktualitatea / Ayuntamientos / Eskola Agenda 2030: eskualdeko 8.800 ikasle, herri iraunkorragoak lortzeko lanean
Ikasturte honetan estreinatu da Eskola Agenda 2030. Garapen Iraunkorrerako 17 Helbururen bidez (GIH), pertsonak, planeta eta oparotasuna babesten laguntzea helburu duen ekintza-plana jarri da martxan. Euskal Herrian beste helburu bat gehiago ere izan du: kultur eta hizkuntza aniztasuna sustatzea.
Plangintza berria izanik, egokitzeko ikasturtea izan da, hortik jarri zaion izena: trantsizio-ikasturtea. “Ikastetxe iraunkorra, herri iraunkorrean” lelopean, eskualdeko ikastetxeak herria hobetzeko aukerak eta bideak aztertzen eta lantzen aritu dira.
Aduna, Alegia, Anoeta, Asteasu, Berastegi, Ibarra, Irura, Tolosa, Villabona eta Zizurkilgo ikastetxeeek hartu dute parte Eskola Agenda 2030 programan, orotara 7.700 ikasle bilduz.
Norbere herria ikuspuntu desberdinetatik aztertu ostean, lanaren emaitzak, hartu dituzten konpromisoak eta proposamenak udal bakoitzari aurkeztu dizkiete. Horietako kasu batzuetan, gainera, udaletxera joan eta zuzenen alkate eta udal ordezkariei. EA2030 proiektuaren bitartez, eskola-komunitateak bere udalerriaren garapen jasangarrian eta herriko erabakietan parte hartzeko aukera izan du.
Hauek izan dira herritar gazteenek hartu dituzten konpromiso batzuk:
Eta hauek ikastetxeek udalari egindako proposamen batzuk:
Lanbide Heziketako beste 1.045 ikasle
Eskualdeko Lanbide Heziketako ikastetxeek ere euren arteko foroa egin dute Lehiberri Zentroan. Aurten 1.045 ikasle inguruk parte hartu du Eskola Agenda 2030 proiektuan, Don Bosco, Fraisoro Eskola, Tolosaldea LHI, Inmakulada Ikastola eta Peñascalen artean.
Baratza Eskolan proiektua landu dute aurten, eta ikastetxe bakoitzaren ikasketa alorrak kontutan izanik, baratzarekin zerikusia duen arloak landu dituzte.
Hurrengo ikasturtera begira
Datorren ikasturtean, 15. Garapen Iraunkorreko Helburua ezagutuko da, Lurreko Ekosistemetako Bizitza, hain zuzen ere. Honen barnean, herri diagnostikoan, basoa izango da EA2030eko gaia.