/ Aktualitatea / Turismo / Euskal Herriko Trail estazioa hazten ari da
Orain arte Aralar eta Aizkorriko Parke Naturaletan kokatutako Gipuzkoako 19 ibilbide barne hartzen zituen. Bada, orain, Sakanako beste 5 ibilbide gehitu zaizkio.
Gaur egun, beraz, 24 ibilbidez osatzen da Euskal Herriko trail estazioa eta, Aralar, Aizkorri eta Urbasa Parke Naturalak elkartzen ditu, Gipuzkoako eta Nafarroako ibilbide sarea “Trikutrail” bidearekin lotzen direlarik Etxarri Aranazen.
Ibilbide sareak hasierako bi sarrerak mantentzen ditu, Zegama eta Abaltzisketan, eta hirugarren bat gehitzen zaio Uharte Arakilen.
Euskal Herriko trail estazioak orain, eskaintza zabalagoa du mendian korri egitea maite dutenentzat. Zailtasun ezberdineko ibilbideak, ongi seinaleztatuta eta hiru Parke Natural. Modu horretara, ondoan dugun Sakanarekin elkarlanerako bide bat ere irekitzen dio Tolosaldeari.
WEBGUNEAArgazkia: El Diario Vasco