/ Aktualitatea / Diversidad / Euskarara hurbiltzeko Auzoko egitasmoko Ibarrako taldea martxan da
Auzoko euskarara hurbildu nahi dutenei harrera egiteko egitasmoa da. Herritar guztion arteko kohesio eta komunikazio-hizkuntza euskara izateko euskaratik urrun bizi direnak euskarara gerturatzea da egitasmoaren helburu nagusia.
Horretarako, astean behin herritarrak biltzeko proposamena luzatzen du. Euskaraz bizi diren auzotarrek eta euskaratik urrun bizi diren auzokideek elkar ezagutu, ondo pasa eta euskaraz aritzeko saioak dira. Horretarako dinamika ezberdinak eta jolasak baliatzen dituzte.
Taldean ezinbestekoak dira, beraz, euskaratik gertu bizi diren euskal hiztunak, bidea egin nahi duten horiei lagundu eta, bide batez, elkarrengandik ikasteko.
Azaroaren 3an hasiko da biltzen Ibarrako taldea, 19:30ean Azkue auzoko 10. zenbakian dagoen Kale heziketako lokalean. Parte hartu nahi dutenek, 661 74 58 75 telefonora edo Ibarrauzoko@gmail.com helbidera idatzi beharko du.
Euskaltzaleen Topaguneak sustatutako egitasmoa da Auzoko, eta Euskal Herriko hainbat puntutan osatu ditu taldeak: Aretxabaleta, Eskoriatza, Arrasate, Soraluze, Bergara, Donostia, OƱatin edo Gasteizen. Tolosaldean, Ibarra da taldea duen herri bakarra, Ibarrako Udalaren eta Tolosaldea Garatzeneko Aniztasun Sailaren elkarlanari esker.
Iragarkia ikusgai: https://labur.eus/zubi-bat-euskaratik