/ Aktualitatea / Ayuntamientos / Gabonetan kontsumo arduratsua sustatzeko sentsibilizazio tailerrak egin dira ikastetxeetan
Gabonetako oporrak hartu baino lehen, saio baten bidez gure kontsumitzeko era eta gehiegizko energiaren kontsumoaren ondorioak lantzen ditugu urtero 5 urteko neska-mutilekin.
Gabonak jasangarritasuna bultzatzeko eta zentzuz jokatzeko hausnarketa egiteko garaia bihurtu dira Tolosaldeko Eskolako Agenda 2030 proiektuan. Ekimenaren helburuak ondorengoak dira:
Aurten ere abenduan zehar Gabonak eta kontsumo tailerrak egin dira TIZ eta Tolosaldeko Eskoletako Agenda 2030 proeiktuaren hezitzaileek gidatuta. Bi hezitzaileak Tolosaldeko 8 herrietako 12 ikastetxeetara hurbildu dira eta 375 ikasle inguruk, energiaren kontsumoak Ama Lurran duen eragina landu dute.
Ordubeteko saioan ikasleekin gaia landu ondoren gaiarekin lotutako eskulana egin dute.
Aurten energiaren erabilerak Ama Lurran dituen ondorio batzuk azpimarratzeaz gain energiaren erabilera murrizteko “ideia” batzuk aztertu ditugu taldean: oinez eta bizikletaz mugitu, geletatik ateratzerakoan argiak eta gailu elektrikoak itzalita utzi eta berogailua behar denean bakarrik piztu, hori bai aurretik arropa egokia jantziko dugu eta zergatik ez, etxeko bata eta txapinak izan daitezke Olentzero eta Mari Domingiri eskatzeko opariak.
Ondoren, kristalezko pote bat berrerabiliz, apaindu eta barruan argizariz egindako kandelatxoa sartuta “argi potea” egin dute etxerako gabonetako apaingarri modura.
Tailerrean neska-mutil hauek ondo pasatzeaz gain, beraien hausnarketak eta ideiak partekatu dituzte eta oso interesgarria izaten da beti hauek entzutea.