Abenduaren bederatziko 19/2013 Legeak, Gardentasuna, Informazio publikoa lortu eta behar bezala gobernatzeari buruzkoak, 2. Artikuluan xedatu du, Tolosaldea Garatzen, S.A.-ri, merkataritza sozietatea den heinean eta kapitalean herri-administrazioen edo beste herri-erakunde batzuen partaidetza, zuzena edo zeharkakoa %50etik gorakoa izanik, aplikagarria zaiola gardentasun betebehar orokorretan adierazitakoa betetzea. Tolosaldea Garatzen, S.A.-ren kapitala %100ean eskualdeko 28 udalena da.
Tolosaldea Garatzen, S.A. irabazi asmorik gabeko eskualdeko garapen agentzia da. Eskualdeko udalek 1994an sortu zuten eta estatutuetako hirugarren artikuluaren arabera elkartearen xedea izango da Tolosaldeko udalen biziberritze eta ekonomi garaperako lagun lezaketen jarduera guztiak burutzea, enpresen eta enpleguaren sustapena barne, eta baita herrietako zerbitzu publikoen eskaintzarako elkar-lana eta koordinazioa indartu eta sostengatzea ere.
Era berean estatutuetako laugarren artikuluak zehazten ditu Tolosaldea Garatzen, S.A.-ren zereginak:
Batzar orokorra
Eskualdeko 28 udaletako ordezkariek osatua dago, honako partehartzearekin:
Tolosaldea Garatzen sozietate anonimoa da eta, nagusiki Merkataritza Erregistroan inskribatutako estatutuek nahiz Kapital Sozietateei buruzko legeak, uztailaren 2ko 1/2010 Errege Dekretu Legegilearen bidez onartutakoak, xedatutakoaren arabera arautzen da.
Kontratazioaren arloan, Tolosaldea Garatzen, S.A.-ri Sektore Publikoaren kontratuei buruzko Legea, azaroaren 14ko 3/2011 Errege Dekretu Legegilearen bidez onartutakoa, aplikagarria zaio, 3.1.d artikuluan xedatutakoarekin bat.
Kontratuak esleitzearen eremuan, Tolosaldea Garatzenek herri-administrazioaren izaera ez duen esleipen ahalmena duenez, Sektore Publikoaren kontratuei buruzko Legearen barruan III. Liburuko I. Tituluari dagokion II. Kapitulua aplikatuko zaio.
2022ko abenduaren 12tik TOLOSALDEA GARATZEN, Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain, Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Villabona eta Zizurkilgo udalerrien Bitarteko Propioa da.
Deskargatu urteko kontuen txostena, edo aurrekontuak, diru-laguntzen esleipenak eta bestelako datuak azaltzen dituen Gardentasun Txostena.