/ Aktualitatea / Diversidad / Tolosaldera bizitzera etorri berri diren gazteen integrazioa sustatzeko aisialdi taldea, astelehenetik aurrera martxan
Azken bi urteetan Tolosaldera bizitzera etorri edo ikastetxeren batera iritsi berri diren haur eta gazteei harrera ona egiteko aisialdi gunea da Gazteak Ongi Etorri.
6 eta 16 urte arteko gazteak biltzen ditu, astero, eskolaz kanpoko orduetan, ondo pasa eta gaztetxo gehiago ezagutzeko. Azken batean, herri giroan murgiltzeko.
Urtxintxa elkarteko begiraleek dinamizatuta, jolasak, kirol saioak, filmak edota irteerak egiten dituzte, taldean. Euskal kulturara eta euskarara gerturatzeko jarduerak ere egiten dituzte, hizkuntza bizia dela erakusteko helburuarekin.
Amasa-Villabonan eta Tolosan osatu da taldea, nahiz eta eskualde osoko haurrei zabaldutako eskaintza den.
6-9 urte. Astelehenak: 17:30-19:30 | Gaztelekua
9-12 urte. Astearteak: 17:30-19:30 | Gazte Topagunea, Kultur Etxea
12-16 urte. Asteazkenak: 17:30-19:30 | Gazte Topagunea, Kultur Etxea
IZENA EMAN