/ Aktualitatea / Diversidad / Guretzako jatorri anitzeko emakumeen bilgunean parte hartzeko izenematea, zabalik
Bertako nahiz atzerritik eskualdera bizitzera etorritako emakumeak aurrez aurre biltzen dituen taldea da Guretzako. Norberaren bizi esperientziak eta kezkak, elkarrengandik ikastea eta herrian parte hartzea eta harremantzea du helburu.
Hilabetean behin biltzen da taldea eta, orientatzaile batek dinamizatuta, gai askoren inguruko hausnarketak egiten dira saioetan, elkarrizketarako konfiantzako giroan: direla zaintza lanak, direla jatorrizko herrietako errealitateak, egungo bizimoduaren argi-ilunakā¦
Tolosaldeko lau herritan osatuko da taldea, eta ordutegi hau izango dute urtea amaitu bitarte, nahiz eta ikasturtea amaitu arte taldeek biltzen jarraituko duten:
ANOETA
Hileko azken astelehenak: irailak 26, urriak 24, azaroak 21, abenduak 12.
15:00-17:00 | Udal lokala
ALEGIA
Hileko azken astearteak: Irailak 27, Urriak 25, Azaroak 22, Abenduak 13.
10:00-12:00 | Kultur Etxea
ZIZURKIL
Hileko azken asteazkenak: irailak 28, urriak 26, azaroak 23, abenduak 14
10:00-12:00 | Kultur Etxea
AMASA-VILLABONA
Hileko azken ostegunak: irailak 29, urriak 27, azaroak 24, abenduak 15
10:00-12:00 | Mintzola, Subijana etxea
Izena emateko bi modu
Doakoa da Guretzako taldeko parte hartzea, eta nahi adina saiotara joan daitekeen arren, aurrez izena ematea beharrezkoa da, tolosaldeagaratzen.eus webgunean edo 646 057 080 telefono zenbakira deituta. Norbere herriko taldean parte hartu ezin dutenek ere inguruko beste herrietara joateko aukera dute.
INFORMAZIO GEHIAGO