/ Aktualitatea / Enplegua garatzen / Aukera hirukoitza, ikasturte berriari begira, lan-egoera hobetu nahi duten gazteentzat
Ikasturte berriak Hazilan programaren hiru edizio izango ditu. Helburua gaitasun sozioprofesionalei buruzko taldekako edota banakako prestakuntza eskaintzea da, goi-mailako prestakuntza duten gazteen enplegu-aukerak sustatzeko.
Programaren edizioetako baten formatua ohikoa izango da: prestakuntza-fasean, alor fisiko, kognitibo eta emozionala landuko dira taldekako nahiz banakako saioetan, eta, ondoren, eskualdeko enpresetan praktikak egiteko aukera eskainiko zaie parte hartzaile guztiei, norberaren ikasketekin lotutako lanpostuetan.
Beste edizio bat garapen pertsonalean edo proiektu pertsonalen garapenean zentratuko da, banakako jarraipena eta mentorizazioa parte-hartzaile bakoitzaren beharretara egokituz.
Eta, berrikuntza nagusi gisa, hirugarren edizioak ekintzailetzan sakonduko du. Enpresa bat sortzeko beharrezkoak diren esparruetan trebatzeko aukera emateaz gain, parte-hartzaile bakoitzak bere enpresa-proiektuaren bideragarritasun-plana egiteko orientazioa jasoko du.
Abuztuaren amaieran edo irailaren hasieran jakinaraziko dira xehetasun guztiak, baina interesa duen oro Tolosaldea Garatzeneko Enplegu Sailarekin jar daiteke harremanetan informazio gehiago jasotzeko.
HAZILAN PROGRAMARI BURUZKO INFORMAZIO GEHIAGO