/ Aktualitatea / Empresa / 11 ikastaro eskainiko dira, urriaren 21etik 25era ospatuko den IKT Astean
Tolosaldeko IKT Astearten XVI. edizioa urriaren 21etik 25era ospatuko da, enpresen egunerokoan tresna digitalak txertatzeko eta horien erabileraren inguruko jakintza zabaltzeko helburuarekin.
Guztira doako 11 ikastaro eskainiko dira.
Goizetako tailerrak enpresei zuzendutakoak izango dira; eguerdietan komertzioak izango dira hartzaile nagusiak eta arratsaldetako saioak publiko orokorrari zuzendurikoak izango dira online formatuan. Dena den, interesa duen edonork ere parte hartu ahal izango du edozein ikastarotan.
Ikastaro guztiak doakoak dira, eta nahi adina ikastarotan eman ahal izango da izena eman, lehiberri@tolosaldea.eus emailera idatziz.
Goizak | Enpresak
Lehiberri Zentroa
Urriak 21, astelehena
09:30-12:30
Marketing Digitala. Zure sormen eta prozesuak indartu
Urriak 22, asteartea
09:30-12:30
Zure enpresarako AI pertsonalizatua sortu
Urriak 23, asteazkena
09:30-12:30
Business Intelligence Power BI-rekin: sinplifikatu zure enpresako datuen analisia
Urriak 24, osteguna
09:30-12:30
Zibersegurtasuna: indartu zure negozioaren babes
Urriak 25, ostirala
09:30-12:30
Hobetu zure produktibitatea eta denbora ondo erabili (Copilot, ChatGPT, Gemini..)
Eguerdiak | Komertzioak
Urriak 21, astelehena, Villabonako KZ Gunea
14:00-16:00
Komertzioa: Bezero arreta hobea eta marketing errazagoa I
Urriak 22, asteartea, Villabonako KZ Gunea
14:00-16:00
Komertzioa: Bezero arreta hobea eta marketing errazagoa II
Urriak 23, asteazkena, Oriaburu eraikina, Tolosa
14:00-16:00
Komertzioa: Bezero arreta hobea eta marketing errazagoa I
Urriak 24, osteguna, Oriaburu eraikina, Tolosa
14:00-16:00
Komertzioa: Bezero arreta hobea eta marketing errazagoa II
Arratsaldeak | Edonorentzat
Online formatuan
Urriak 21, astelehena
17:00-19:00
Fitness-etik haratago: IA eta Wearableak eguneroko bizitzan
Urriak 22, asteartea
17:00-19:00
Egin Aurrera ChatGPT-rekin: Adimen Artifiziala zure eguneroko bizitzan
Urriak 23, asteazkena
17:00-19:00
Turismoa: hobetu zure negozioaren produktibitatea
Urriak 24, osteguna
17:00-19:00
Sare sozialen publizitatearen indarra deskubritzea
Izen-emateak