/ Aktualitatea / Empresa / Eskualdeko enpresetan 4.0 teknologia txertatzeko diru-laguntza deialdia martxan
Bost eta 99 langile bitarteko Tolosaldeko ETE edo enpresa txiki eta ertainetan, Fabrikazio Aurreratua eta 4.0 Industriako ereduak jarraituz berrikuntza teknologikoa sustatuko duten proiektuak sortzea du helburu laguntza honek.
Joan den urteko deialdian, esaterako, eskualdeko 7 enpresa izan ziren onuradun: Bidegain, Cadinox, Irupaper, Omicron, RailLine, Tarte eta L&L Rotary. Urtarrilean aurkeztu zituzten laguntzari esker abiatutako proiektuak.
Makinen mantenurako plan digital bat, enpresaren kudeaketarako sistema osagarri bat, frenatze sistema alternatibo bat, monitorizazio sistema bat edo 3D inpresio bidez piezen ereduak sortzeko sistema bat garatu zituzten, besteak beste.
Epeak
Teknologia Bultzatuz-en aurtengo deialdian, 2021eko urtarrilaren 1etik 2021eko urriaren 29ra bitarte aurrera eramandako ekintzak lagunduko dira diruz.
Eskaera egiteko epea martxan da, eta ekainaren 30era bitarte edo dirua agortu arte egin ahal izango dira eskaerak. Informazio gehiagorako, lehiberri@tolosaldea.eus helbidera idatzi edo 943 654 501 telefonora deitu daiteke.