/ Aktualitatea / Empresa / Tolosaldeko 7 enpresak industria 4.0 arloan egindako proiektuak ezagutzeko jardunaldia
2020an zehar, Tolosaldea Garatzenen Enpresa Sailak sustatutako berrikuntza programari esker, 7 enpresa horiek finantziazioa lortu dute beren lan-prozesuetan 4.0 teknologia txertatu ahal izateko.
Programaren bidez, eskualdeko enpresek mentenu plan digital, enpresen kudeaketarako sistema osagarri, botila-lepoak ezabatzeko antolaketa sistema, frenatze-sistema alternatibo edo monitorizazio sistema bat garatu dituzte, besteak beste.
Urtarrilaren 27an, enpresen ordezkariek garatu dituzten proiektuen berri emango dute Lehiberri Zentroan egingo den jardunaldian: arrazoiak, nola egin duten, zein onura lortu dituztenā¦ Enpresa Sailetik emango diren hurrengo urratsen berri ere emango da.
Urtarrilak 27, asteazkena
12:00
Lehiberri Zentroa
Lan egiteko modua irauli du 4.0 teknologiak, eta enpresen lehiakortasunerako dituen onurak kontuan hartuta, gai estrategikoa da. Hain zuzen, Eusko Jaurlaritzak, RIS3an ezarritako estrategiekin lerrokatuta eta Gipuzkoako Foru Aldundiak azken urteotan martxan dituen ekimenekin bat etorriz aurrera eramandako programa izan da.