/ Aktualitatea / Diversidad / Martxoaren 18an zabalduko da Jabetze Eskolako udaberriko jardueretan izena emateko epea
Apirilaren 8an abiatuko da Tolosako Jabetze Eskolaren udaberriko programazioa. Aurten 19 jarduera antolatu dituzte, horietako lau Tolosaldea Garatzeneko Aniztasun Sailak sustatzen duen jatorri anitzeko emakumeentzako Guretzako gunearen barruan.
Sexu-genero identitate askotariko kolektiboen errealizateak auzitan jarri eta irtenbideak proposatzera bideratutako ekintzak dira guztiak, esperientziak eta jakintzak partekatzeko. Horrela, gorputzaz disfrutatzeko, errebindikazioak produzitzeko, diskurtsoak lantzeko edota artea sortzeko ekintzak izango dira guztiak.
Datorren astelehenean, Martxoak 18an, zabalduko da izena emateko epea. Bi modura egin ahal izango da: https://www.tolosakoudala.org/berdintasuna/ webgunean edota aurrez aurre, ANDRAGORA Tolosaldeko Emakumeen Etxean. Online izapideak egiteko zailtasunak izanez gero, informazioa edota laguntza eskatzeko 688 86 90 23 telefonora deitu edo berdintasuna@tolosa.eus helbidera idatzi ahal izango da.
https://udala.tolosa.eus/eu/berriak/berdintasuna/lanketa-pertsonal-zein-kolektiboa-uztartzen-dituen-egitarau-anitza-osatu-duEkintza horietako gehiengoak ANDRAGORA, Tolosaldeko Emakumeen Etxean eskainiko dira, beste batzuk, aldiz, Kultur Etxean edota Amarotz Auzo Elkartean.
GURETZAKO Jatorri anitzeko emakumeen parte hartzea sustatzeko gunean:
“GURETZAKO” guneko ekintza guztiak ANDRAGORA, Tolosaldeko Emakumeen Etxean eskainiko dira.